AZTIri buruz
AZTI ikerketa zentroa, Basque Research and Technology Alliance-en (BRTA) kidea, espezialista da elikagaien balio katean, eta ikerketa estrategiko eta aplikatuan dihardu, ezagutza berria sortzeko. Bezeroei ematen dizkien soluzio integral eta berritzaileak baliagarriak dira, oinarri gisa, negozio berri eta berritzaileak dinamizatzeko.
AZTIren helburua zientzia garapen jasangarri eta osasungarri bihurtzea da. Horretarako, lantalde trebatu eta ilusionatu baten bidez, bezeroekin sinbiosian eta lotura estrategikoan oinarritzen den harremana lantzen du AZTIk. Hala, bezeroei balioa ematen die, eta lehiakortasunean hobera egiten laguntzen, garapen ekonomiko eta sozialaren mesedetan.
Egindako lan eta ikerketek munduko institutu onenen artean jarri dute AZTI, artikulu bakoitzeko aipamen indizearen arabera, bere hainbat ikerketa arlotan. Era berean, AZTIk arrantza kudeaketan diharduten nazioarteko erakundeetako batzorde zientifikoetan parte hartzen du, itsas ingurune desberdinetan kudeaketa neurriak eta arrantza kuotak zehazten, baliabideen erabilera jasangarria helburu.