Elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko teknologia

Produktuen kalitatea, kontserbazioa eta eraginkortasuna hobetzen dugu

Teknologien bitartez garatzen ditugun berrikuntzek hobetu egiten dituzte elikadurako produktuen kalitatea (nutrizionala eta organoleptikoa), kontserbazioa (produktuen bizitza baliagarria), gaitasun teknologikoak (adibidez, ahalmen loditzailea, ahalmen emultsionatzailea) eta eraginkortasuna (ingurumenekoa eta ekonomikoa). Gainera, prozesu eta teknologia berriak sortzen ditugu, elikagai eraldatuetan mantenugaien formulazio zuzena eta eraginkortasuna bermatzeko.

Gure ikertzaileak adituak dira elikadura prozesuetan teknologia berriak balioztatzen, kalitatearen (ezaugarri fisiko-kimikoak, mikroestrukturalak eta organoleptikoak), nutrizioaren (profil nutrizionala, osasunerako interesgarriak diren molekulak) eta segurtasunaren ikuspegitik.

Gure ezagutza eta esperientzia elikadura prozesuak hobetzera zuzentzen ditugu, kontsumitzailearentzat erakargarriagoak izango diren produktuak lantzera bideratuta, eta bideragarritasun industrialaren ikuspegitik aztertuta.