Konpromiso handia dugu etorkizuneko erronka garrantzitsuenetako batekin: klima aldaketak ozeanoan, kostaldean eta itsas baliabideetan dituen ondorioak ezagutzea, eragin horietara egokitzeko estrategiak definitzea eta horiek arintzeko neurriak ezartzea.

Temporales debido al cambio climático

Klima aldaketak kontinente guztietako herrialde denei eragiten die, eta inpaktu negatiboa dakarkie horien ekonomiari, pertsonen bizitzari eta komunitateei. Eta aurreikuspenen arabera, etorkizunean ondorioak are larriagoak izango dira. Klima patroiak aldatuz doaz, eta horrek eragina dauka tenperaturan, itsasoaren mailan zein azidotzean, eta espezieen dibertsitatean.

Klima aldaketatik eratorritako arazoei aurre egiteko bi hurbilketa posible daude: alde batetik, klima aldaketaren arrazoiak murriztea, besteak beste, berotegi efektuko gasen isurpena (arintzea); eta, bestetik, klimaren baldintza berrietara egokitzea, kalteak murrizteko edo aukera berriei etekina ateratzeko asmoz (egokitzea).

Arazo horiei aurre egiteko, AZTIn lanean dihardugu; zehazki, klima aldaketak ozeanoan eta kostaldean dituen inpaktuen eta gune horien zaurgarritasunaren ebaluazioa egiten. Helburua da administrazio publikoei aholkularitza eskaintzea, honako hauek lor ditzaten: klima aldaketak baliabideetan, itsas ekosistemetan eta kostaldeko hiri eremuetan dituen eraginak murrizteko eta horiei aurrea hartu ahal izateko planak garatzea; intereseko habitatak eta espezie zaurgarriak kontserbatzea; eta arrantza zein itsas espazioaren antolamendua modu iraunkorrean kudeatzea.

Gure ikerketa proiektuak lau esparrutan oinarrituta daude:

Klima aldaketa: behaketak, joerak eta sistema ereduak sortzea

Habitat eta ekosistema ereduen bitartez, aztertzen dugu nola etorkizuneko klima baldintzek eragina izan dezaketen ekosisteman garrantzitsuak diren espezie eta talde trofikoen banaketan, ugaritasunean eta populazio dinamikan.

Etorkizuneko agertokien simulazioa

Etorkizuneko agertokiak nolakoak izan daitezkeen simulatzen dugu, eta administrazio publikoei ozeano eta klima erregimenean izan daitezkeen aldaketei buruzko aholkularitza ematen diegu.

Klima aldaketaren inpaktuak, zaurgarritasuna eta egokitzapena ebaluatzea

Klima aldaketak itsas baliabideetan, ekosistema naturaletan eta kostaldeko hiri eremuetan izan ditzakeen eraginak murrizte aldera, honako hauetan espezializatu gara: klima aldaketaren etorkizuneko agertokietara egokitzeko modurik onenak definitzen (inpaktu arriskuaren eta zaurgarritasun adierazleen mapak), neurri zuzentzaile posibleak aztertzen eta arrisku planak osatzen. Ekosistemek emandako ondasun eta zerbitzuetan zer eragin izango liratekeen definitzen dugu, eta egokitzeak ekarriko ligukeen kostu sozioekonomikoa aztertzen dugu, sektorean sor litezkeen enpresa aukera berriak aztertuz.

Klima aldaketa arintzea

Neurri zuzentzaile posibleak aztertzen ditugu eta ingurumenean zein ekonomian izango duten inpaktua eta eraginkortasuna ebaluatzen dugu.

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta