Behaketa Operazionala

Behaketa Operazionalaren bitartez kostaldea behatzeko sarea garatu nahi dugu, puntakoa eta plataforma zein diziplina anitzekoa, itsas ikerketarako azpiegitura bat finkatuz, ahalbidetuko duena behar beste informazio sortzea kostaldea, bertako baliabideak eta pertsonen jarduerak era iraunkorrean kudeatzeko.

Nazio Batuen garapen iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkadan sartzen gara (2021-2030). Erronka da itsas behatoki bat elkarrekin diseinatu eta martxan jartzea, zeinak ekonomia urdinera eta etorkizun iraunkorrerako transformazioa bultzatuko duen asmo handiko politika baterako datuak eta informazioa emango dituen.

AZTIn behaketa sistema berritzaileak garatzen eta inplementatzen lan egiten dugu. Gure soluzioak in situ, urrunekoak eta autonomoak dira, eta horrela handitu egiten dugu behatokiaren diziplina anitzeko gaitasuna, parametro fisikoak (tenperatura, gazitasuna, korronteak, olatuak, etab…), parametro kimiko edo biologikoak (pH, fluorometria, etab.) erantsiz.