AZTIk finkatu egin du arrantza gaietan EB aholkatzeko batzorde zientifikoan duen presentzia
Azken berriak
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
200 metrotik gorako sakoneran bizi diren arrainak harrapatzeak ondorio klimatikoak izan ditzake
Irtenbide zirkular berriak itsas plastikoak murrizteko Europako arrantzan
- Zentro teknologikoko ikertzaile Leire Ibaibarriaga, Andres Uriarte eta Raul Prellezo hautatu dituzte Arrantzaren Batzorde Zientifiko, Tekniko eta Ekonomikoko kide izateko (STECF-CCTEP)
- Izendapenekin, AZTIk batzordean duen ordezkaritza %10ekoa da eta, ondorioz, finkatu egin da Europako organoan presentziarik handiena duen erakunde moduan
Derion, 2019ko ekainaren 5. – Arrantzaren Batzorde Zientifiko, Tekniko eta Ekonomikoa (STECF-CCTEP) arrantza gaietan EBren erabakiak gidatzen dituen organoa da, eta AZTIko ikertzaile Leire Ibaibarriaga, Andres Uriarte eta Raul Prellezo bertan arituko dira datozen hiru urteetan. Izendapen horiekin, zentro teknologikoak Europako erakunde horretan duen ordezkaritza %10ekoa izango da eta, ondorioz, finkatu egin da Europako organoan presentziarik handiena duen erakunde moduan.
Izendapen horiek indartu egiten dute AZTIk nazioarteko erakundean duen garrantzia, zeinean 2007. Urtetik diharduen etenik gabe. Leire Ibaibarriaga eta Andres Uriarte lehendabiziko aldiz dira batzordeko kide, eta Raul Prellezo, berriz, azken hautaketa prozesua berrautatu dute, bete hirurteko batez bertan jarduteko. Azken hiru urteetan, Prellezoz gain, AZTIko beste ikertzaile izan dira Europako erakundearen parte.
Horrenbestez, ikertzaileek Europar Batasuna (EB) aholkatuko dute arrantza gaietan, hainbat arlotako adituekin batera: biologia eta itsas ekologia, arrantza zientziak, arrantzako teknologia eta arrantzaren ekonomia. Ondorioz, batzordeko zientzialariek Europar Batzordeak planteatzen dituen gaiak bideratuko dituzte Arrantza Politika Bateratua garatzeko (APB), itsasoko baliabide bizien kontserbazioari eta kudeaketari buruz, horien barruan sartuta alderdi biologikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, sozialak eta teknikoak.
“Europako ehunka zientzialarik aurkeztu dute euren hautagaitza baina DG Marek (EBn itsaso eta arrantza gaietako politikez arduratzen den zuzendaritza nagusia) 34 pertsona baino ez ditu aukeratu, eta horien artean gure ikertzaileak daude”, nabarmendu du Xabier Irigoien AZTIko zuzendari zientifikoak.
Índice de contenidos
Esperientzia handiko zientzialariak
AZTIk Europako batzorde horretan duen presentziak berretsi egiten du erakundearen espezializazio handia itsasoko ingurunearen eta arrantza baliabideen iraunkortasunari dagokionez.
“AZTI zientzialariek beste batzorde zientifiko batzuetan ere parte hartzen edo gidatzen dituzte, gure ikerketa eremuei lotuta. Nabarmenduko genuke Indiako Ozeanoko Atunaren Batzordeko (IOTC) zuzendaritza zientifikoa,eta EBren ordezkari moduan egiten dugun lana arrantza kudeatzeko erakundeen aurrean, horien artean egonik IOTC, Atun Atlantikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordea (ICCAT), Atun Tropikalaren Amerikarteko Batzordea (IATTC) eta Ozeano Bareko Mendebaldeko eta Erdialdeko Arrantza Batzordea (WCPFC)”, adierazi du Irigoienek.
Gainera, izendapen horiek hautatutako zientzialarien ibilbidearen aitortza adierazten dute. Alde batetik, Leire Ibaibarriaga ikertzaileak arrantzari aplikatutako modelizazio estatistikoan dihardu. Halaber, espezializatuta dago populazioen ebaluazioan, pelagiko txikien kudeaketaren aholkularitzan eta espezieen banaketako ereduen garapenean.
Andres Uriarteri dagokionez, EAEko arrantza pelagikoaren jarraipen zientifikoaren arduraduna da 1987tik, eta Itsasoa Ustiatzeko Nazioarteko Kontseiluko lantaldeetako kidea da (CIEM), arrain pelagiko txikien inguruan. Bere esperientzien barruan daude arrantzatokien jarraipenerako programak, zuzeneko ebaluazioak kanpainen bidez, edo arrantza baliabideen ebaluazio integratua.
Azkenik, Raul Prellezo, beste 3 urtez arituko delarik Europako batzordean, Ekonomiako doktorea da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka ikerketa ekonomikoaren arloan. Gaur egun European Association of Fisheries Economics (EAFE) elkarteko lehendakaria ere bada.
Arrantza Batzorde Zientifikoa, Teknikoa eta Ekonomikoa (STECF-CCTEP)
CCTEP-STECF Europar Batzordera joan behar duen organoa da, Arrantza Politika Bateratua garatzeko (APB), itsasoko baliabide bizien kontserbazioari eta kudeaketari buruz, horien barruan egonik alderdi biologikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, sozialak eta teknikoak.
Europar Batzordeko funtzionarioekin lankidetzan, batzordeak azpitaldeak sortu ahal izango ditu (adituen lantaldeak), eta bilera horietara aditu gonbidatuak ere joan ahal izango dira.