AZTIn, lagundu egiten diegu enpresei ideia berriak sortzen eta etorkizuneko elikagai bihurtzeko eraldaketa egiten. Gainera, jakin badakigu elikadura ezaugarri gakoa dela pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, prebentziorako eta lehengoratzeko; horregatik, doitasunezko nutrizioa da produktuak berritu eta produktu osasungarriak eskuratzeko oinarria.

planta piloto tecnologías alimentarias

AZTIn honako hauetan ari gara lanean:

  • Hainbat populazio talderen nutrizio eskakizunak zehaztea tresna medikoetan oinarrituta (zelula mintzen lipidomika eta hesteetako mikrobiota)
  • Nutrizio eskakizun espezifikoen araberako produktuen garapena, komenigarritasuna, erosotasuna, kalitatea, etika, ingurumenarekiko kezka eta merkatuko lehiakortasuna kontuan hartuta.
  • Elaborazio prozesuak, eta eraldaketa eta kontserbazio teknologiak, produktuak garatzeko eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko ikuspegi teknologiko batetik.
  • Elikaduraren sektorean teknologia berriak balioztatzea.
  • Osagai berrien funtzionaltasun teknologikoa ezaugarritzea.
  • Gizartearentzat osasungarriak diren ohiturak sustatzeko aholku-tresna digitalak diseinatzea.

Gure proiektuak hiru ikerketa arlotan oinarritzen dira:

Doitasunezko nutrizioa eta dieta pertsonalizatua

Doitasunezko nutrizioa, produktuak berritzeko. Dieta pertsonalizatua izateko irtenbideak.

Doitasunezko nutrizioa lantzen dugu; alegia, elikagaiak banakoaren premia espezifikoetara egokitzea, produktu osasungarri ugari sortzeko eta berritzeko.

Elikagai berriak formulatzea eta eraldatzea

Elikagai osasungarriak

Kontsumitzailearen beharrei erantzutea, produktu osasungarrien bitartez

Komenigarritasuna, iraunkortasuna eta plazera

Kontsumitzailearen erabilera, kontsumo eta emozioetara egokitutako produktuak berritzen ditugu.

Elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko teknologia

Produktuen kalitatea, kontserbazioa eta eraginkortasuna hobetzen dugu

Teknologien bitartez garatzen ditugun berrikuntzek hobetu egiten dituzte elikadurako produktuen kalitatea (nutrizionala eta organoleptikoa), kontserbazioa (produktuen bizitza baliagarria), gaitasun teknologikoak (adibidez, ahalmen loditzailea, ahalmen emultsionatzailea) eta eraginkortasuna (ingurumenekoa eta ekonomikoa). Gainera, prozesu eta teknologia berriak sortzen ditugu, elikagai eraldatuetan mantenugaien formulazio zuzena eta eraginkortasuna bermatzeko.

alimentos saludables

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta