Elikadura azpiproduktuen balorizazio ekonomikoa: biofindegia eta bioproduktu berriak

Balio handiagoko konposatuak lortzen ditugu elikadura-azpiproduktuetatik abiatuta, elikaduran edo bioenergia edo biomaterial gisa erabiltzeko.

Merkataritza balioa duten konposatuak edo ekonomia zein ingurumen balio handiagoa duten produktu, konposatu, substantzia edo molekulak lortzeko garapen, estrategia eta prozesuak eskaintzen ditugu, gutxi aprobetxatutako elikagai frakzioen bitartez (soberakinak, galerak edo hondakinak, bazterkinak, azpiproduktuak edo koproduktuak), gizakiaren edo animalien elikadurarako, bioenergietarako edo biomaterialetarako osagai, gehigarri, lehengai edo bitarteko materia gisa erabiltzeko.

Horretako eskaintzen duguna:

Plan operatibo integralak osatzea

Biltegiratze, biltze, garraio eta logistika sistemen diseinua eta dimentsionamendua. Azpiproduktuaren tratamendu / prozesatze aurreratuak, balorizazio ekonomikorako. Epe labur edota luzera, balorizazio eta ekonomia zirkularraren agertoki errentagarriagoen azterketa tekniko eta ekonomikoa.

Bioproduktuen lorpen bideragarria

Azpiproduktuetatik abiatuta, balio erantsi handia duten eta osasunari begirakoak diren produktuak lortzea (balio handiko konposatuak, osagai funtzionalak, etab.). Biofindegiko prozesuen diseinua. Biobihurketa bidez, balio handiko produktuak lortzea. Lorpen prozesuen eta produktuen industriaurreko baliozkotzea.

Elikagaien xahuketa murriztea

Elikadura katearen katebegi guztietan elikagai hondakinei etekina ateratzeko irtenbideak garatzea eta aplikatzea.