Arrantza teknologiak

Arrantzaren sektoreak itsas baliabideen ustiapenean duen eraginkortasuna

AZTIn hainbat alternatiba teknologiko ikertzen ditugu, arrantzak itsas ingurunean dituen inpaktuak murrizteko, arrantzontzietan lanean aritzeko modua hobetzeko, eta, batez ere, itsasoko lanaren segurtasuna eta konforta hobetzeko irtenbideak lortzeko. Arrantzaren sektorearekin lankidetza hertsian ari gara, hiru jarduera eremutan oinarritutako ikerketa proiektuen bitartez:

Erauzte arrantzan ingurumen inpaktua murriztea

Arrantza selektibotasuna eta bizirautea hobetzea eta bazterkinak murriztea

Arrantza tresnen ustiapen patroiak hobetuko dituzten alternatibak bilatzen ditugu (selektibotasuna), nahi ez diren harrapaketa mailak (bazterkinak) eta horien biziraupena murriztuz. Horren bidez, arrantza jarduera optimizatzea bilatzen dugu, eta araudiaren eskakizunetara egokitzea, itsas baliabideen aprobetxamendu iraunkorra bultzatzeko.

Arrantzan aritzeko moduak eta horien optimizazioa

Sektoreari laguntza ematen diogu, arrantza eraginkortasuna hobetzeko eta harrapaketa probabilitatea optimizatzeko

Lanean dihardugu, parametro ozeanografikoen eta arrainen banaketaren arteko harremanari buruzko ezagutza hobetzen, bai eta harrapaketen kudeaketarako teledetekzio teknologiekin eta informatika software propioarekin ere, eta lana osatzeko, ontzitik lurrerako informazio transmisioa egiten dugu.

Ontzian diharduten langileen segurtasuna hobetu dugu, ereduen araberako lan arriskuen prebentzio sistemen bitartez, eta arrantza motaren arabera arrantzaleen jardueren ergonomia ebaluatuz eta hobetuz.

Energia eraginkortasuna itsas eta arrantza arloan

Arrantzaren sektore bakoitzaren zehaztasunen arabera, ontzian lan egiteko moduaren patroia aztertzen dugu, erregai kontsumoa zein den ezagutzeko; eta kontsumoa eta gas isuriak murrizteko alternatiba teknologiko zein operatiboak proposatzen ditugu (sektoreko ontzidien karbono aztarnaren analisia).

Arrantza-teknologian berrikuntzak garatu eta ebaluatzen ditugu, arrantza-sektorearekin lankidetza estuan arrantza-jarduera hobetzeko.

Energiaren aprobetxamendua optimizatzeko, teknologia berritzailea garatzen dugu: kontsumoa monitorizatzeko eta kudeatzeko sistemak, bai eta hondar beroaren aprobetxamendurako sistemak ere.