Itsas ingurunearen osasun egoeraren ebaluazioa

Gure lana estuarioen eta itsasertzaren ekologia eta ingurumen egoera zehaztera bideratuta dago.

Ebaluazio horiek itsas ingurunearen babesari eta kudeaketari buruzko Europako zuzentarau nagusien eskakizunak dira, hala nola Uraren Esparru Zuzentaraua (UEZ) eta Europako Itsas Estrategiaren Zuzentaraua (EIEZ).

Estuarioetako, kostaldeko eremuetako eta itsaso zabaleko ingurumen kalitatearen bilakaera ikertzen dugu, eta UEZ, EIEZri eta nazioarteko hitzarmenei erantzuteko adierazleak aplikatzen eta garatzen ditugu (adib. OSPAR), eta beste zuzentarau batzuk (adib. Habitats, Bainu Urak, Hazkuntza eta Itsaski bilketako Eremuak, etab.)

Itsas ingurunearen monitorizazioan 30 urtetik  gora daramagu (ingurumen kalitatearen jarraipena eta kontrola), eta esperientzia horri esker ezagutza zabala eskaintzen dugu baliabideak kudeatzeko eta jasangarritasunerako erabakiak hartzen laguntzeko.

Honetan lan egiten dugu:

  • Trantsizioko eta kostaldeko uren egoera ekologikoaren ebaluazioari jarraipena egiteko programak, Europako zuzentarauetako eskakizunen arabera.
  • Itsas ingurunearen egoera ebaluatzeko adierazleak eta tresnak garatzea (adib. AMBI, M-AMBI, NEAT).
  • Itsas ingurunearen egoeraren ebaluazio integrala munduko hainbat itsas eskualdetan.
  • Europako itsasoetako egoera ebaluatzeko eta adierazleen eboluziorako azterketak.