Berrikuntza kolaboratzailea

Enpresak eta kontsumitzaileak berrikuntza kolaboratzaileko sorkuntza ekosistemetan txertatzen ditugu, irtenbideak emateko

Erabiltzailea (enpresa edota kontsumitzailea) I+G+B jardueraren hasieratik txertatzen dugu, berrikuntza bizkortzeko. Berrikuntza kolaboratzailea da, bizkorragoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa, erabiltzaileari irtenbideak ematen dizkiona.

Gure apustu nagusia AZTInnova da, elikaduraren balio-katerako lankidetza- eta teknologia-berrikuntzako komunitate birtual esklusiboa. Plataforma honen helburua zientziaren ikuspegitik sektorearen erronkei irtenbideak bilatzea da, berrikuntza-proiektuak bultzatuz eta elikaduraren balio-katea osatzen duten eragile eta enpresen arteko sinergiak sustatuz.

AZTInnovaren bidez, elikaduraren sektoreari buruzko informazio estrategikoa eskuratu ahal izango duzu, merkatura aurreratzeko eta zure enpresan berrikuntza bultzatzeko tresnak izango dituzu eta lankidetzako networking-esperientzia onenak izango dituzu.

Bertan informazio estrategikoa aurkituko duzu (txostenak, inkesten emaitzak, sektore-txostenak, eragin handiko prestakuntza, ekitaldiak, jardunaldi erakusgarriak, finantzazioa), zure enpresan berrikuntza sustatzeko aukera emango dizuna.

Networkinga egiteko gune bat ere aurkituko duzu beste enpresa bazkide batzuekin, start ups eta gizartearekin. Espazio honetan ideiak entzun, trukatu eta findu ahal izango dituzu prozesu eraikitzaile, inklusibo eta jasangarriago batean, elikaduraren balio-kateak dituen erronkei irtenbide bateratuak bilatzeko. Erronkak estrategikoak, operatiboak edo sozialak izan daitezke. Era berean, zure erronkak proposatu ahal izango dituzu, zure beharrei berariazko irtenbidea bilatzeko edo ad hoc garapenak egiteko zure enpresarentzat.