Egiten dugun berrikuntzak, garapenak eta eskualdatze teknologikoak itsasoaren eta kostaldearen ekonomiarekin lotutako sektoreek baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea ziurtatzeko duten premiari erantzuten diote, euren jardueraren ingurumen, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna bermatze aldera.

Bote pesquero pescando con redes en el mar

Gure jarduerak hiru ikerketa arlo ditu oinarrian:

Arrantzaren kudeaketa

AZTIn, Europako zein munduko arrantza ikerketarako zentro nagusiekin dihardugu lanean, itsas ingurunearen eta horko arrantza baliabideen iraunkortasunerako oinarri zientifikoak ezartzeko asmoz

Euskal ontzidiek munduko zeinahi itsaso edo ozeanotan ustiatutako espezie nagusien ezagutza eta ebaluazio integralean laguntzen dugu, modu eraginkor eta zuzenean.

Gure ikerketa lana nazioarteko erakundeen esparruan gauzatzen dugu; esaterako, honako hauekin: ICCAT, IOTC, ICES/CIEM, NAFO, STEFC eta abar, eta AZTIko ikertzaileak modu aktiboan ari dira horietan parte hartzen.

Kudeaketarako kontseilu zientifikoa osatzen ere modu aktiboan ari gara lanean. Hortxe oinarrituko dugu baliabideen eta arrantza jardueraren ustiapen iraunkorra, eta administrazioek euren kudeaketa erabakiak eta neurriak finkatuko dituzte, baliabideen egoeraren eta ontzidien ekonomiaren ezagutza zientifikoari erreparatuta.

Hiru arlotan egiten dugu lan:

  • Behaketa eta datuak
  • Baliabide bizidunen ebaluazio eta kudeaketa integratua
  • Kudeaketaren hurbilketa ekosistemikoa

Arrantza teknologiak

Arrantzaren sektoreak itsas baliabideen ustiapenean duen eraginkortasuna

AZTIn hainbat alternatiba teknologiko ikertzen ditugu, arrantzak itsas ingurunean dituen inpaktuak murrizteko, arrantzontzietan lanean aritzeko modua hobetzeko, eta, batez ere, itsasoko lanaren segurtasuna eta konforta hobetzeko irtenbideak lortzeko. Arrantzaren sektorearekin lankidetza hertsian ari gara hiru alorretan:

  • Erauzte arrantzan ingurumen inpaktua murriztea
  • Arrantzan aritzeko moduak eta horien optimizazioa
  • Energia eraginkortasuna itsas eta arrantza arloan

Akuikultura

AZTIn, arrantzaren geroz eta eskaera handiagoari erantzuteko alternatiben bila gabiltza.

Itsas akuikulturaren garapen iraunkorrerako (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) irtenbide teknologikoak sortzen ditugu.

Barco pesquero navegando en el mar