Zaintza teknologikoa
Zaintza teknologikoaren bitartez informazio garrantzitsua monitorizatzen dugu, enpresak egunean egon daitezen
Ingurunea monitorizatuta edukitzeko prozesu antolatu eta iraunkorra daukagu, teknologiari, araudi eta legediei, produktuei zein merkatuari, lehiakideei eta bestelakoei dagokienez. Eta horiek eragina daukate produktua kontsumitzaileen nahietara egokitzeko. Informazio hori ezagutza bihurtzen dugu, gure bezeroek erabakiak hobeto har ditzaten.
- Zaintza teknologikoko jarduera aitzindaria, diferentziala, pertsonalizatua eta inspiratzailea egiten dugu.
- Enpresan txertatzeko funtsezko ezagutza helarazten dugu, formatu erraz eta elkarreragileetan.
- Gure espezializazio-arloetatik datorren ezagutza integratzen dugu, bai eta etengabe elkarreragiten dugun hainbat ekosistematatik datorrena ere (kontsumitzaileak, adituen-sareak, start up-ak, beste enpresa batzuk, etab.).
- Bezeroaren zerbitzura dauden informazio-iturri espezializatuak eta balio handikoak ditugu.