Gure erronka da gure ingurunearen garapen jasangarri batera heltzea, eta, horretarako, kostaldea eta itsas ingurunea aztertzen ditugu eta haiei buruzko ezagutza ematen dugu ikuspegi integratu batetik (itsas ingurunearen ezaugarri fisiko, ekologiko eta sozioekonomikoak eta hango interakzioak kontuan harturik), kudeatzaileei eta kostaldearen erabiltzaileei erabakiak hartzen laguntzeko.
Bost aplikazio-eremutan dihardugu:
Índice de contenidos
Ingurumen inpaktua eta zaintza
Itsasertzeko ingurumen kalitatearen bilakaera ikertzen dugu eta ingurumen adierazle berriak garatzen ditugu
Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren (IIE) prozeduraren testuinguruan, Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlanak (IIA) eta Ingurumena Zaintzeko Planak (IZP) egiten ditugu, bai planei eta programei buruzkoak (Ingurumen Estrategiaren Ebaluazioa, IEE), bai itsas inguruneko proiektuei buruzkoak.
Itsas ingurunearen osasun egoeraren ebaluazioa
Ebaluazio horiek itsas ingurunearen babesari eta kudeaketari buruzko Europako zuzentarau nagusien eskakizunak dira, hala nola Uraren Esparru Zuzentaraua (UEZ) eta Europako Itsas Estrategiaren Zuzentaraua (EIEZ).
Estuarioetako, kostaldeko eremuetako eta itsaso zabaleko ingurumen kalitatearen bilakaera ikertzen dugu, eta UEZ, EIEZri eta nazioarteko hitzarmenei erantzuteko adierazleak aplikatzen eta garatzen ditugu (adib. OSPAR), eta beste zuzentarau batzuk (adib. Habitats, Bainu Urak, Hazkuntza eta Itsaski bilketako Eremuak, etab.)
Itsas ekosistemen kontserbazioa
Itsas ekosistemen biodibertsitatea kontserbatzeko lan egiten dugu (espezieak, habitatak, espazioak, prozesuak), baliabide naturalen kudeaketa iraunkorra lortzeko.
Itsas erreserbak izendatzeko eta arriskuan dauden itsas espezieak babesteko azterlanak egiten ditugu, eta kudeaketa eta leheneratze neurrien mende dauden lekuak berreskuratzeko estrategiak proposatzen ditugu.
Itsasoko ondasunak eta zerbitzuak eta bertako espazioaren plangintza
Itsasoko espazioaren planifikazioa: Ekosistemaren zerbitzuak eta gizartearentzako onurak ebaluatzen ditugu hornikuntza (elikagaia, lehengaiak), erregulazio (klima aldaketa, nutrienteak) eta kultura terminoetan.
Zerbitzu horiei laguntzen dieten ekosistemaren funtzioak eta funtzio horiei eragiten dieten natura ingurunearen gaineko presio eta inpaktu antropogenikoak aztertzen dira.
Zientzia eta gizartea
Egiten ditugun ikerketak gizarteari hurbiltzen saiatzen gara itsas alfabetatzearen bitartez
Ahalegintzen gara gizarteak ezagutu ditzan itsas ekosistemen funtzionamenduaren alderdi nagusiak, gure jardueren bidez jasanarazten dizkiogun presioak eta itsas inguruneak dakarzkigun onurak, ingurune horren kontserbazioari buruzko kontzientzia sor dadin eta errespetura eta erabilera iraunkor eta arduratsura bideratutako portaera aldaketak susta daitezen.