Uhinak data berriak iragarri ditu
Azken berriak
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
200 metrotik gorako sakoneran bizi diren arrainak harrapatzeak ondorio klimatikoak izan ditzake
Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko IV. Kongresua, Uhinak, azaroaren 4an eta 5ean egingo da Ficoban (Irun).
COVID-19ren ondoriozko egungo osasun-krisiak eta zuhurtasun- eta erantzukizun-irizpideek irailaren 30etik urriaren 1era egitekoa zen hitzordu hori dataz aldatzea ekarri dute.
Kongresuaren antolakuntzak dagoeneko martxan dago, joan den maiatzaren 5ean itxi zuen abstractak jasotzeko epea (kongresuan aurkeztu nahi diren komunikazioen laburpena), eta hazkunde handia izan zuen; izan ere, 46 jaso dira, 2018ko hirugarren edizioko 33en aldean. Abstraktetako 14 frantziar hizlarienak dira, Uhinak taldearen mugaz gaindiko bokazioa indartzen duena.
Uhinek laugarren edizioari ekingo dio, “Klima-larrialdiaren aurrean jarduteko mugitzen gara” lelopean, eta komunitate zientifikoko, teknikoko eta Administrazio Publikoko ordezkariak bilduko ditu. Diziplinarteko planteamenduarekin, biltzarraren helburua da kudeatzaileek klima-aldaketaren aurrean dituzten beharrak ezagutzea eta horiek konpontzeko komunitate zientifikoak zer ekarpen egin dezakeen ikustea.
Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko Biltzarra Ficobak eta AZTIk sustatzen dute, eta batzorde tekniko baten babesa du. Erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute batzorde hori: Eusko Jaurlaritza (Ihobe); Gipuzkoako Foru Aldundia; Communauté d’agglomération Pays Basque; Adegi; CSIC/ESADE/CEAB; Klima Aldaketarako Espainiako Bulegoa; BC3; EUCC Atlantic Center; Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Euskadiko Elkargoa; Naturklima Fundazioa; IAHR (International Association for Hydro-Environment Engineering and Research); Iraunkortasunerako Behatokia – Cristina Enea Fundazioa; Aquitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea; eta AZTI.
Era berean, erakunde ugarik babesten dute Uhinak, hala nola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe sozietate publikoaren bitartez; Gipuzkoako Foru Aldundiak Ingurumen departamentua); Communauté d’agglomération Pays Basque erakundeak; eta Nouvelle Aquitaine Eskualdeak.
Informazio gehiago: www.uhinak.com