Akuikultura

AZTIn, arrantzaren geroz eta eskaera handiagoari erantzuteko alternatiben bila gabiltza.

Itsas akuikulturaren garapen iraunkorrerako (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) irtenbide teknologikoak sortzen ditugu, lau arlotan:

  • Espezie berrien garapena: ziklo biologikoari, nutrizioari, animalia ongizateari, osagai berriei eta mantenugaien digestio erabilera eta erabilera metabolikoari buruzko azterlanak.
  • Ekoizpen sistemen diseinua, garapena eta optimizazioa: lan egiteko moduen soluzioak, ekoizpenaren kudeaketa (negozio ereduak, merkatu azterketak, elikadura estrategiak, zaintza sistemak), eta ekoizpen teknologiak zein sistemak (Big-Data eta Industria 4.0).
  • Akuikulturaren ingurumen kudeaketa: kokaguneak aukeratzea, izapideak, ingurumen inpaktuari buruzko azterketak, ingurunearen kalitatea, planktona eta biotoxinak, etab.
  • Elikagaien eta prozesuen segurtasuna: Bizi Zikloaren analisia, kontsumitzaileen iritzia, produktuaren kalitatea, prozedura, eko-eraginkortasun planak, azpiproduktuen balorizazioa, kontsumoen optimizazioa, eta eraldaketa zein bioteknologia.

Itsasoko akuikultura berritzeko bi azpiegitura ditugu (1 ha-ko partzela Mendexan, itsas zabalean, eta txanel bat, Mutrikun)