Gure rol bereizgarria

  • Planetako bizitzaren jasangarritasunari laguntzea
  • Pertsonen osasuna hobetzea
  • Enpresa-sarea eta gizartea dinamizatzea
  • Kalitatezko enplegua mantentzea eta sortzea
  • Ezagutu, eraldatu eta aurrera egiteko ideiak sortzea
  • Eraldaketa-proiektu estrategikoak bultzatzea erronkei aurre egiteko prest dauden enpresa eta erakundeekin.

Helburua, Misioa, Bisioa eta Balioak

Helburua

Gure ametsa gizarte osasuntsu, iraunkor eta osoa lortzen laguntzea da. Gozatu egiten duen gizartea, naturarekin orekan. Gizarte bat, non inpaktu handiko zientziak eta teknologiak pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatuko duten.

Misioa

Gure misioa ezagutza sortzea eta transmititzea da, eraldaketa-proiektuak garatuz, Nazio Batuen jasangarritasun-helburuak lortzeko erronka onartzeko prest dauden erakundeekin, aberastasuna sortu eta gizateriaren ongizatea hobetzeko.

Bisioa

2030erako Europako itsas eta elikaduraren agertokiko funtsezko aktore bihurtuko gara, eta zientzia eta ikerketa sendoetan oinarritutako abangoardiako eta balio erantsiko produktu eta teknologiak eskainiko ditugu.

Balioak

Elkarlaneko berrikuntzak eta berrikuntza eraldatzaileak, balioa sortzeak, errespetuak, aniztasunak, gardentasunak, konpromisoak, eraginkortasunak eta jakin-minak bideratzen dute gure kultura.

  • Berrikuntza sarean, ekipoen artean, eta bezeroekin eta ingurunearekin batera, ideiak konektatzeko eta balioa sortzeko.
  • Enpatia ikuspuntu guztiekiko, ulertzeko eta eraldatu ahal izateko daukagun gaitasuna handitzeko.
  • Aniztasuna, pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatuz. GURE BERDINTASUN PLANA
  • Gardentasuna komunikatzen dugunean, konfiantza eta sinesgarritasuna eraikitzeko.
  • Zientziarekiko konpromisoa, gizartearen erronkei irtenbide berritzaileak aurkitzeko.
  • Eraginkortasuna lanean, ingurune lehiakorra, motibagarria eta bizkorra sortzeko.
  • Jakin-mina, ezagutzen ez duguna ikasteko eta profesional eta pertsona gisa hazteko.
grafico-seguimiento-papel-numeros-sobre-azti maquina-pescado-trabajadora-test-sobre-azti

Espezializazio arloak

AZTI 10 ikerketa eremuren inguruan antolatzen da:

ODS en los que trabaja AZTI

2022ko datuak

1981

AZTIren sorrera urtea

1700

Argitalpen indexatuta

287

Enplegatu

60%

Ikertzaileen artean doktoreak dira

57%

Emakumeak

22.2M€

Diru sarrerak

212

Zeharkako enplegu sustatu dira

190

Bezero

365

Proiektu bizirik

Negozioak dinamizatzea

I+Gan inbertitzen dugun euro bakoitzeko 7 euro mobilizatzen dira arrantza industrian eta 15 euro elikadurarenean

Industria eta gizarte sarea dinamizatzea erronka da AZTIrentzat

Berrikuntzan, balioa sortzen eta lehiakortasuna handitzen parte hartzen dugu sektore publikoan zein pribatuan

Ezagutza negozio aukera bihurtzen dugu, eta proiektuak enpresekin batera lantzearen alde egiten dugu, emaitzak industri sarera transferitzeko bide nagusi moduan. Hori lortzeko lizentzi kontzesioen bitartez eta enpresa berriak sortuz lortzen dugu, gure ikerketa jardueraren zati moduan garatutako teknologietan oinarrituta.

Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak sortzea bultzatzen dugu (OIEB), eta etengabeko garapenean laguntzen diegu. AZTIk sortutako OIEBek 4,3 milioi euroko diru sarrera lortu zuten 2018an, eta 124 zuzeneko enplegu.

laboratorio-microescopio-probetas-proceso-sobre-azti

Bikaintasun zientifikoa

Kalitate zientifiko handiaren eta ikerketaren emaitzen uztarketa da gure taldeak nazioarteko erreferentea izateko oinarria

  • AZTIko zientzialari Angel Borja Highly Cited Researchers zerrendan sartu da, hau da, bere esparruan munduan gehien aipatzen diren %1aren barruan dago eta Xabier Irigoien, gure zuendari zientifikoa, %2aren barruan.
  • Angel Borja (itsas ingurumenaren kudeaketan aditua) eta Xabier Irigoien (AZTIko zuzendari zientifikoa) munduko ikerlari garrantzitsuenen artean daude, Stanfordeko Unibertsitateko rankingaren arabera. Planeta osoan, Itsas Biologian, aztertutako 7 milioi profesionalen artean, Borja 89. postuan dago mundu mailan eta liderra da Espainian; Irigoien, berriz, 348. postuan dago mundu mailan eta 6. postuan Espainian.
  • Inpaktu handiko ekoizpen zientifikoa. 2015-2020 bitartean, arrantzari dakokion talde tematikoan, AZTI 55.a da munduan, ekoizpen akademikoari dagokionez, eta 17.a zitazio haztatuaren eraginari dagokionez. Gai espezifikoei dagokienez, hala nola arrantzari, arrantza-hilkortasunari eta arrain-komunitateei dagokienez, AZTI 11.a da munduan ekoizpen akademikoan, eta, institutu txiki samar batentzat harrigarriagoa dena,4. postua du itsas espazioaren plangintzari, kudeaketa ekosistemikoari eta itsas estrategiari buruzko esparru-zuzentarauari buruzko gaien taldean; 19. postua populazioen ebaluazioan, arrantza-kudeaketan eta arrantza-hilkortasunean; eta 24. postua arrantzaren, marrazoen eta arrainen arloan.
  • Scientific, Technical and Economic Committee for Fisheries (STECF) adituen batzorde zientifikoaren %10 AZTIko ikertzaileak dira; batzordeak Europar Batasuna aholkatzen du arrantza gaietan. Batzorde horretan Europa mailan ordezkaritzarik handiena duen ikerketa zentroa gara.
  • AZTIko zientzialariek hainbat batzorde zientifikotan parte hartu edo gidatzen dute gure ikerketa eremuekin lotutako esparruetan. Nabarmentzen ICES eta ICCAT presidenteordetza zientifikoa eta arrantza kudeatzeko ICCAT, IOTC, IATTC eta WCPFC erakundeetan EBren ordezkaria izatea.

Akreditazioak eta egiaztapenak

logo-reconocimiento-oro-gestion-avanzada-acreditacion-certificado-sobre-azti
Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko Aitorpena

logo-calidad-q-2011-acreditacion-certificado-sobre-azti
Urrezko Q 2011

Kudeaketaren kalitatea

eqa27001_2022
ISO 27001

Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema

Informazioaren segurtasun-politika Ziurtagiriaren esparrua
enac_N167_LE320
UNE-EN ISO 17025:2017

Laborategi akreditatua (politika behar duenaren eskura dago)

Egiaztagiria Egiaztapen esparrua
eqa9001_2022
UNE-EN ISO 9001:2015

Kalitatea Kudeatzeko Sistemak

Ziurtagiriaren esparrua
eqa14001_2022
UNE- EN ISO 14001:2015

Ingurumena Kudeatzeko Sistema

Ziurtagiriaren esparrua
logo-sistema-de-gestion-acreditacion-certificado-sobre-azti-UNE-166002
UNE 166002:2014

I+G+b kudeaketa: I+G+b kudeaketa sistemaren eskakizunak

Ziurtagiriaren esparrua
logo-ondoan-auditoria-control-acreditacion-certificado-sobre-azti
OHSAS 18001:2007

Laneko Segurtasun eta Osasuna

Laneko Segurtasun eta Osasun politika Ziurtagiriaren esparrua
icono-politica-acreditacion-certificado-sobre-azti
AZTIko politika

Kudeaketa politika
logo brta

Basque Research and Technlogy Alliance-en parte

Euskal teknologia ekosistema sustatzeko Aliantza gorena

BRTA euskal enpresentzako soluzio teknologiko aurreratuak garatzeko helburua duten zentroen aliantza bat da, lankidetza-ikerketako 4 zentrok (CIC BioGUNE, CIC NanoGUNE, CIC BiomaGUNE eta CIC EnergiGUNE) eta 12 zentro teknologikok (Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech) osatua.

Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen eta hiru lurraldeetako foru-aldundien laguntzarekin, aliantzaren helburua zentroen arteko lankidetza bultzatzea, enpresen lehiakortasunerako ezagutza sortu eta transmititzeko baldintzak indartzea eta euskal gaitasun zientifiko-teknologikoa zabaltzea da.

BRTAk 3.500 langile ditu, Euskadiko I+Gko inbertsioaren % 22 gauzatzen du, 300 milioi eurotik gorako urteko fakturazioa du eta urtean Europa eta nazioarteko 100 patente sortzen ditu.