• AZTIk, Basque Know How Fundazioak eta Euskal Gastronomia Elkarteak antolatutako ekitaldiak elikakate osoko hainbat partaide bildu ditu.

Bilbon, 2024ko irailaren 23an. “Etorkizuneko elikadura: estrategia geopolitikoak eta jasangarritasuna elikagai-katean” jardunaldia ospatu da gaur Bilboko BBK Kunan. AZTI zentro teknologikoak, Basque Know How Fundazioak eta Euskal Gastronomi Elkarteak (AVDG) bultzatutako ekitaldiak elikagaien balio-kateko funtsezko eragileak bildu ditu, sektoreak gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen erronkei buruz hausnartzeko, jasangarritasunean eta estrategia geopolitikoetan oinarrituta.

alimentacion_futuro_sostenibilidad

Jasangarritasuna ardatz estrategiko bezala

Inaugurazioan Maria del Mar Churruca AVDGko presidentea izan da, eta elikadura-katearen erabaki estrategiko eta operatibo bakoitzean jasangarritasuna kontuan hartzeko premia azpimarratu du. “Iraunkortasuna ez da ingurumen-premia bakarrik, epe luzera negozioen bideragarritasuna bermatzeko oinarria ere bada. Funtsezkoa da balio-kate osoak, ekoizpenetik hasi eta kontsumoraino, ingurumen-inpaktua murrizteko erantzukizuna bere gain hartzea”, adierazi zuen Churrucak.

Bestalde, Rogelio Pozo AZTI zentro teknologikoko zuzendariak “Estrategia geopolitikoak eta elikaduraren jasangarritasun-erronkak” aztertu ditu, eta azpimarratu du geoestrategiak funtsezko garrantzia duela elikaduran, eta eragin zuzena duela balio-katean eta elikagaien prezioetan. “Erabaki geopolitikoek eta nazioarteko harremanek baliabideen erabilgarritasunari, garraio-bideei eta merkataritza-politikei eragiten diete,eta horrek gorabeherak eragin ditzake ekoizpen- eta banaketa-kostuetan”, adierazi du AZTIko zuzendariak. “Gero eta interkonektatuago dagoen mundu honetan, faktore horiek ulertzea eta kudeatzea funtsezkoa da elikagaien segurtasuna eta prezioen egonkortasuna bermatzeko, ekoizleei zein kontsumitzaileen onurarako. Horregatik, elikaduraren balio-kate osoa inplikatzea funtsezkoa da elikagaien segurtasuna eta epe luzerako iraunkortasuna bermatzeko. Berrikuntza teknologikoa eta baliabideen erabileraren eraginkortasuna sustatzen duten politikak ezartzea funtsezkoa da erronka globalei eraginkortasunez aurre egiteko”, azpimarratu du.

gastronomia_sostenible

Berrikuntza kolaboratiboa eta gastronomia jasangarriaren ziurtagiria

Horrez gain, mahai-inguru bat egin da, Carolina Najar AZTIko Elikadura zuzendariak moderatua, eta hauek parte hartu dute: Alfonso Sáenz, Udapako zuzendari nagusia; Clara Hernández, Campofríoko jasangarritasuneko eta klima-aldaketako zuzendaria, eta Jesús Alejandro Abundio, Parte Servicios de Gestión enpresako zuzendaria. Saio horretan, funtsezko gaiak eztabaidatu dira, hala nola emisioen murrizketa, energia-eraginkortasuna eta hondakinen kudeaketa, eta aztertu da sektore bakoitzak (lehen sektoretik jatetxeetara) nola lagun dezakeen oro har jasangarritasuna lortzen.

Azkenik, Gastronomia Jasangarriaren Ziurtagiria aurkeztu da. AZTIk eta Basque Know How Fundazioak garatu dute, eta sukaldaritzaren sektorean ingurumen-jardunbide eta praktika sozioekonomiko onenak sustatzea eta kontsumitzaileak garapen jasangarriaren printzipioez kontzientziatzea du helburu. “”Ziurtagiri honek berariaz diseinatutako tresnak eskainiko ditu, sektoreak garapen jasangarriaren printzipioak negozioetan txertatzeko, bereizteko eta horrekin balioa sortzeko, eta, beraz, lehiakorragoak izateko. Azken batean, jasangarritasun ekonomiko indibiduala eta nazioartean onartuta dagoen eta gure ekonomiarentzat gero eta garrantzitsuagoa den sektore baten jasangarritasun ekonomikoa bermatzea”, esan du Lorea Uribarri Basque Know How Fundazioko presidenteak.

Azken berriak