• AZTI eta Tekniker zentro teknologikoek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, elikagaien balio-kate osoari irtenbide teknologikoak eskaintzeko
  • AZTIk elikagaien sektorean duen esperientzia eta ezagutza emango ditu, eta Teknikerrek, berriz, Industria 4.0rako aplikazio teknologikoen garapenean duen trebetasuna.

(Derio, 2021eko urtarrilaren 26a) – Tresna teknologiko berriek, hala nola robotikak, Big Datak, zibersegurtasunak eta sentsore aurreratuak, sektorearen ezagutza egokiarekin, enpresei ustekabeei aurrea hartzen eta negozioen kudeaketa modu esponentzialean hobetzen laguntzen dien informazio azkarra izatea ahalbidetzen dute.

Elikagaien sektoreak eta zerbitzuak ematen dizkioten enpresek ere badakite teknologia horiek txertatu behar direla, negozio-ekoizpen eta -kudeaketa adimentsuago baterantz aurrera egiteko. Eraldaketa digital eraginkorra egin ahal izateko, ezinbestekoa da sektorea oso ondo ezagutzea eta enpresa eta balio-katea modu integralean kontuan hartzea, pixkanaka aldaketak eginez kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Testuinguru horretan, AZTI eta Tekniker zentro teknologikoek, biak Basque Research and Technology Alliance (BRTA) elkarteko kideak, elkarlanean ari dira FOODTECH 4.0 aliantzan, elikagaien industriaren balio-kate osoari irtenbide teknologikoak eskaintzeko. Aliantza honen helburua da AZTIk duen itsasoaren eta elikaduraren balio-kateko ezagutza eta esperientzia Teknikerrek Industria 4.0 soluzio teknologikoetan duen esperientziarekin bateratzea.

Bi zentro teknologikoek urteak daramatzate lanean 4.0 eraldaketa pixkanaka eta modu integralean ezartzen laguntzeko, enpresa bakoitzaren beharretara egokituta eta, batez ere, haren helburuetara, errealitatera eta balio-katera egokituta. Aliantza horren bidez, AZTIk eta Teknikerrek indarrak batu dituzte elikagaien sektorea digitalizatzeko.

Zehazki, AZTIk, itsasoko, arrantzako eta elikagaigintzako balio-katean espezializatutako ikerketa-zentroak, ezagutza eta trebatze osoa emango du elikagaiak eraldatzeko ekoizpen-prozesu lehiakorragoak, jasangarriagoak eta seguruagoak garatzera bideratutako soluzioen (4.0 eta ez-digitalak) garapenean. Era berean, elikagai berrien garapenean duen esperientziarekin lagunduko du, kalitatezko elikadura jasangarria, segurua, integratua eta osasungarria sustatuz.

Tekniker zentro teknologikoak, bere aldetik, fabrikazio industrial eta digitalarekin lotutako aplikazio berritzaileen garapenean trebatuko du, hau da, sentsorika, ikusmen artifiziala, automatizazioa eta robotika edo adimen artifiziala bezalako 4.0 teknologiekin, besteak beste, aeronautikan, automobilgintzan, makina-erremintan edo energia berriztagarrietan dagoeneko ezarri dituen sektoreetan.

Aliantza honen bidez helburu hauek lortu nahi dira: produktuaren kalitatea hobetzea, ekoizpen-prozesua monitorizatuz; ekoizpena optimizatzea, fabrikazio-kontrola hobetuz, lehengaien sarrera aurreikusiz eta eskaria zenbatetsiz; prozesuen automatizazioa eta intra-logistikaren optimizazioa areagotzea; elikagaien sektorearen iraunkortasuna areagotzea; eta elikagaien segurtasuna bermatzea.

aplicaciones de industria 4.0 para la industria alimentaria

Elikagaien balio-katerako 4.0 soluzioak

Hainbat erronkari erantzuteko, FOODTECH 4.0 aliantzak irtenbide teknologiko bereizgarrien baterako eskaintza bat aurkezten du, elikagaien balio-kate osoa barne hartzen duena, baliabideen iturritik (itsasoa, adibidez) elikagaiaren banaketaraino.

Besteak beste, FOODTECH 4.0 programak 4.0 diagnostiko pertsonalizatua eskaintzen die elikagaien industriei, laguntza jaso dezaten.

Azken berriak