Food 4 Future Expo Foodtech bigarren edizioa prestatzen ari da Euskadin Food Tech industriako 6.000 lider baino gehiago elkartzeko
Azken berriak
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
200 metrotik gorako sakoneran bizi diren arrainak harrapatzeak ondorio klimatikoak izan ditzake
- Maiatzaren 17tik 19ra, Food 4 Future Bilboko BECera itzuliko da nekazaritzako elikagaien industriaren etorkizuna irudikatzeko, baliabide mugatuekin 7.900 milioi pertsona baino gehiago elikatu beharko baitira
- Food 4 Future ezinbesteko berrikuntza foro gisa finkatzen da nekazaritzako elikagaien industriako liderren artean, ezagutzaren transferentzia bultzatzeko, eta, gainera, negozio aukerak sortu eta balio kate osoa eraldatzeko irtenbide teknologikoak aurkitu ahal izango dituzte
Madril, 2021eko azaroaren 18a – Food 4 Future – Expo Food Tech topagunearen lehen edizioak elikagaien industriako 5.000 lider baino gehiago bildu zituen, oraindik ere osasun krisiak mugatutako testuinguru batean, eta orain bigarren edizioa prestatzen ari da, Bilbon, maiatzaren 17tik 19ra; hor, elikagaien industriako 6.000 profesional baino gehiago elkartuko dira, eta nazioarteko bisitarien pisua ere handituko da, munduan zehar bidaiatzeko murrizketak arindu eta gero.
Horrenbestez, Food 4 Future nazioarteko erreferentziazko forotzat finkatzen da, nekazaritzako elikagaien industriarako eta industria osagarrirako (makineriako enpresak, industria kimikoa, bioteknologia, ikerketa, etab.), hiru ardatz estrategikoren pean – jasangarritasuna, berrikuntza eta teknologia – industriaren berrikuntza gidatuz, segmentu guztietan: haragia, edariak, arrantza, esnekiak, barazkiak, frutak, zerealak, kontserbak eta olioa.
Índice de contenidos
- Ekonomiatik gizartera: Food 4 Futurek nekazaritzako elikagaien industriak munduko biztanleriaren beharrak asetzeko dituen erronkak planteatzen ditu, eta GJHak aplikatzeko konpromisoa
- Automatizazioa eta robotika, 4.0 industria eta elikadura jasangarria eta osasungarria
- Erakundeen laguntza eta partner estrategikoak: Food 4 Future eztabaida foro gisa sendotu da
Ekonomiatik gizartera: Food 4 Futurek nekazaritzako elikagaien industriak munduko biztanleriaren beharrak asetzeko dituen erronkak planteatzen ditu, eta GJHak aplikatzeko konpromisoa
Elikagaien industria munduko BPGaren %11 da, eta espero da hemendik 2025era eskaera %70 haziko dela. Gainera, aurreikusten da Europa osoan industria horren digitalizazioak 300.000 milioi euroko inpaktua eragingo duela 2021etik 2025era. Espainian, elikagaien industriak 130.000 milioi euro baino gehiago mugitzen ditu, hau da, estatuko enpleguaren %22,1 eta BPGaren %19.
Elikagaien industriak gaur egun duen erronka nagusia da 7.900 milioi pertsona baino gehiago elikatzea; erronka hori are gehiago zailduko da, izan ere, NBEk biztanleriaren hazkundeari buruz egin dituen aurreikuspenen arabera, 2050ean 9.000 milioi pertsona biziko dira gure planetan, eta mendearen amaieran 11.000 milioi inguru. Horrekin batera, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) egiaztatu du nekazaritzako lurraren heren bat degradatuta dagoela, eta ganadu arrazen %22 desagertzeko arriskuan daudela; horri gehitu behar zaizkio malnutrizio eta desnutrizio arazoak dituzten herritarren zifrak, 2020ko osasun krisiaz geroztik hazten ari direnak.
Errealitate horren irakurketa argia da: funtsezkoa da egungo negozio ereduak birformulatzea, munduko biztanleriaren elikadura beste modu batez lantzeko. Egoerak planteatzen dituen erronkak, dagoeneko martxan jartzen ari diren formulak eta proiektuak, eta gaur egun mundu osoan ikertzen ari diren irtenbideak presente egongo dira Food 4 Futuren, nekazaritzako elikagaien industriaren liderrek irtenbide teknologikoak eta beharrezko ezagutza aurkitu ditzaten, bide justu eta jasangarriago bat proposatzeko.
Automatizazioa eta robotika, 4.0 industria eta elikadura jasangarria eta osasungarria
Food 4 Future prepara una segunda edición llena de contenidos, casos de éxito y novedades donde estarán representadas más de 250 marcas, grandes empresas, pymes y startups, en un área expositiva donde los profesionales encontrarán soluciones tecnológicas y productos alimentarios que ayudarán a modernizar y digitalizar toda la cadena de valor de la industria, desde la materia prima, hasta los procesos logísticos.
Además, el congreso reunirá a más de 350 ponentes, en sesiones y foros verticales para cada sector de la industria agroalimentaria, que centrarán el debate en los grandes retos de la industria, y donde brillarán especialmente: la aplicación de automatización y robótica, la transición a la nueva industria 4.0, y los contenidos relacionados con la alimentación sostenible y saludable.
Erakundeen laguntza eta partner estrategikoak: Food 4 Future eztabaida foro gisa sendotu da
Food 4 Future NEBEXT enpresak eta AZTI zentro teknologikoak antolatutako biltzarra da. Lehen ediziotik, Eusko Jaurlaritzaren babesa du HAZIren, estatu mailan Food Tech industriaren PERTE plana gidatzeko asmoarekin, eta Euskadiko industriaren munduko erreferente bihurtu nahian; halaber, Bilboko Udalak ere babesten du, konprometitua baitago hiriaren garapenarekin, elikagaien industriaren hiriburua izan dadin, eta Food 4 Futureren bitartez Bilbo foodtecharen munduko hiriburua bihurtu dadin. ICEX eta MAPA erakundeen inplikazioa ere aipatu behar da, Spain FoodTech Nation marka nazioartean garatzen jarraitzeko.
Beste erakunde estrategiko batzuek ere, hala nola Neiker, Elika, EIT Food, ILSI Europe, Food for Life, SPRI, Eatable Adventures, Santelmo Business School edo IASPek (parke zientifikoen eta berrikuntza arloen nazioareko elkartea) berretsi dute topaketari ematen dioten babesa, industria berrasmatzeko funtsezkoa baita.
Food 4 Fuure 2021ren laburpena ikusi nahi duzu? Sakatu play botoia.