(Irun, 2018ko martxoak 8). Bi egunetan, Uhinak klima-aldaketa eta itsasertzari buruzko kongresuak 45 hizlari eta 150 kongresista bildu ditu Ficoban. Bertan, ideiak eta gogoetak partekatu dituzte, klima-aldaketa eta horrek itsasertzean izango dituen ondorioak ikuspegi plural, transbertsal eta diziplina anitzekotik lantzeko aukera emango duen testuinguru egokia diseinatze aldera.

Hainbat esparrutako adituak izan dira bertan, klima-aldaketak itsasertzean emango dituen arazoa ondo ezagutzen dutenak bai tokiko ikuspegitik bai ikuspegi globaletik eta eskualdekotik, eta administrazioekin, enpresekin eta kudeatzaileekin eztabaidatu dute nola bilatu irtenbideak muturreko klimaren ondorioei eta nola egokitu klima-aldaketara Arku Atlantikoaren eremuan.

Kongresuan landu diren edukietan sakondu nahi dutenentzat, AZTIk Itsas Ikerketako aldizkariaren ale berezia argitaratu du (http://old.azti.com/rim/). Bertan, kongresuko ia txosten guztiak jasota daude.

Kongresuan parte hartu dutenek oso balantze positiboa egin dute. Bereziki baloratu da txostenen kalitatea eta klima-aldaketak itsasertzean duen eraginaren aurkako borrokan ari diren eremu guztien artean informazioa partekatzeko aukera (Arku Atlantikoko hainbat eskualdeetako administrazioak, zientzialariak, teknikariak, kudeatzaileak eta erabiltzaileak).

Era berean, oso aintzat hartu dute parte-hartzaileek Uhinaken enpresa erakusketarientzat utzitako gune berria. Berritasuna izan da hori, eta gaude garrantzi handiagoa izango duela kongresuaren hurrengo edizioetan.

Honako hauek izan dira erakusketa-gune hori inauguratu dutenak: Zunibal (Derio-Bizkaia), itsas sektorean aplikatzeko produktu eta zerbitzu elektronikoak garatzen duena; Hércules Control (A Coruña), oinarri teknologikoa teknologia hidrografikoko produktuak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ardazten duen enpresa; Tecnoambiente, itsas eta ingurumen aholkularitza-enpresa, Bartzelonan eta Cadizen egoitzak dituena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez; eta Communauté d’Agglomération Pays Basque delakoa.

Hurrengo edizioa

Bi urtean behin egiten jarraituko du Uhinak kongresuak, eta 2020an egingo du hurrengoa. Aurki bilduko da kongresua antolatzen duen batzordea, Uhinaken laugarren edizioaren datak zehazteko.

Uhinak-i buruz

Ficobak eta AZTI teknologia-zentroak sustatzen dute klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Uhinak kongresua, eta erakunde hauetako ordezkariek osatutako batzorde tekniko baten laguntza jasotzen du orobat: Eusko Jaurlaritza (Ihobe), Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, CSIC/ESADE/CEAB, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa, BC3, EUCC Atlantic Center, EAEko Bide, Kanal eta Portu Ingeniarien Elkargoa, GIS Littoral Basque, Iraunkortasunaren Behatokia – Cristina Enea Fundazioa eta AZTI.

Gainera, hainbat instituzioren laguntza ere jaso du Uhinak Kongresuak: kasurako, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarena, Ihobe sozietate publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, eta Communauté d’agglomération Pays Basque eta Región Nouvelle Aquitaine erakundeena.

Informazio gehiago: www.uhinak.com

Azken berriak