Lege-oharra

Fundación Azti – Azti Fundazioaren (aurrerantzean, “AZTI”) webgunera sartzeak eta webguneko produktuei, zerbitzuei eta bestelako alderdiei buruzko informazioa atzitzeak lege-ohar honetan aurreikusitako baldintzak onartzea dakar. Beraz, ohar honen edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, AZTIren webgunean sartu eta han eskaintzen den informazioa eta zerbitzuak atzitu eta erabili nahi badituzu.

Azken eguneratze-datatik indarrean dauden baldintzak dira segidan adierazten direnak. Nolanahi ere, AZTIk webguneko informazioa noiznahi eguneratzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea du, eta informaziorako sarbidea mugatu edo ukatu ere egin dezake aldez aurretik jakinarazi gabe, bereziki zailtasun teknikoak sortzen badira eta AZTIren iritziz zailtasun horiek webguneak behar bezala funtzionatzeko segurtasun-maila estandarrak murrizten edo deuseztatzen badituzte.

Webgunearen titulartasuna:

Mesedez, irakurri lizentzia hori erabili aurretik eta AZTI-Tecnalia Fundazioaren web orrian formatu digitalean emandako edozein dokumentu erabili edo grabatu aurretik. Dokumentu horiek atzitzeak, esportatzeak eta deskargatzeak ordainketa-agiriei aplikatzeko erabiltzeko lizentzia honetan jasotako baldintzak onartzea adierazten du:

Harremanetarako: telefonoa [ ]; faxa [ ] / helbide elektronikoa [ ]

Pribatutasuna eta datuak babesteko politika:

AZTIren webgunea erabiltzeko, erabiltzaileek, normalean, ez dituzte beren datu pertsonalak eman behar.

Nolanahi ere, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk behar baditu eta AZTIri datu pertsonalak ematen badizkio, AZTIk ziurtatzen du datu horiek konfidentzialak izango direla, eta horretarako beharrezko segurtasun-maila izateko neurri teknikoak hartuko dituela, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta haren garapen-araudiak diotena betez.

Horrenbestez, AZTIren atarian formulario bat beteta datu pertsonalak jasotzen direnean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, batetik, informazioaren hartzailea nor den, datuak zertarako jaso diren, datuak jasoko dituen fitxategiaren tratamenduaren arduraduna nor den eta zer helbide duen, eta, bestetik, erabiltzaileak bere datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duela idatzizko eskaera helbide honetara bidalita: [ ].

AZTIk ziurtatzen du formularioen bidez bildutako datu pertsonalak zifratuta bidaltzen direla, hirugarren batzuek datuak bistaratzeko aukerarik izan ez dezaten.
Gure fitxategietako informazioa beti eguneratuta egon dadin, gure erabiltzaileei eskatzen diegu ahalik eta lasterren jakinaraz diezazkigutela datu pertsonaletan egiten dituzten aldaketak eta zuzenketak.

Jabetza intelektuala eta industriala:

AZTIren webguneko eduki guztiak, besteak beste, webguneko testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, adierazpen grafikoak, ikus-entzunezko eta soinuzko edukiak, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, markak, izen komertzialak eta bestelako zeinu bereizgarriak, AZTIrenak dira modu esklusiboan edo hirugarren batzuenak, eta jabetza intelektual eta industrialeko legeen bidez babestuta daude, kontrakorik adierazi ezean.

Beraz, AZTIren edo hirugarren batzuen titulartasun esklusiboko webguneko edukiei dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak errespetatu behar ditu une oro erabiltzaileak.

www.azti.es webgunetik deskarga daitezkeen formatu digitaleko dokumentuak erabiltzeko lizentzia:

Irakurri lizentzia hau, mesedez, AZTIren webgunean eskaintzen diren formatu digitaleko dokumentuak erabili aurretik eta erabiltzen eta grabatzen dituzun bakoitzean. Dokumentu digitalak atzitzeak, esportatzeak eta deskargatzeak berekin dakar ordainpeko dokumentuei aplikatzen zaizkien eta dokumentu digitalak erabiltzeko lizentzia honetan jasota dauden baldintzak onartzea.

1. Bezeroak (onuradunak) adierazten du ados dagoela AZTIren webgunean merkaturatu eta eskainitako dokumentu digitalak (aurrerantzean, DOKUMENTUAK) erabiltzeko lizentzia honetan jasotako baldintza guztiekin. Baldintza horiek aldez aurretik jakinarazi gabe alda ditzake AZTIk, egoki deritzonean.

2. DOKUMENTUAK ustiatzeko eskubideak AZTIk ditu esklusiban, eta, kontratu honen bidez, DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia ematen dio onuradunari klausula hauen arabera:

3. AZTIk beti du eta izango du DOKUMENTUEN titulartasun- eta jabetza-eskubide osoa, eta kontratu honen bidez DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia emateko eskubidea. Onuradunak ezingo die DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia hirugarren batzuei maileguz utzi, eman, laga, esleitu, saldu edo alokatu. Hemen idatziz jasotako eskubide eta betebeharrak hirugarren batzuei emateko, transferitzeko, eskualdatzeko, saltzeko, alokatzeko edo haien kopia emateko saialdi orok lizentzia-kontratu hau amaitzea izango du ondorio, bai eta kontratuzko fede ona hautsitzat ematea ere.

4. Onuradunak betebeharra du eta konpromisoa hartzen du baimendu gabeko hirugarren batzuek AZTIren dokumentuak eta haietako informazioa ezagut ez ditzaten hartu beharreko neurri guztiak hartzeko. Onuradunak egoera onean mantendu behar ditu AZTIren dokumentuetan agertzen diren jabetza-adierazpen guztiak (markak, copyright-sinboloak eta abar), zeinek eskubideen titulartasuna AZTIrena dela zehazten baitute. AZTIk bere produktuetan ezarritako sinbolo, marka edo bestelako jabetza-aipamen oro mantendu behar du onuradunak, kontratu honen bidez AZTIk baimentzen dituen erreprodukzio erabateko edo partzial guztietan. Onuradunak lehia bidegabeko ekintzaren baten edo jabetza intelektual eta industrialeko eskubide-urratzeren baten berri izaten badu, AZTIri jakinarazi behar dio, eta, oro har, hartu beharreko neurriak hartu behar ditu AZTIri dagokion konfidentzialtasuna eta jabetza-eskubidearen errespetua ziurtatzeko.

5. DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia erabiltzaile eta postu bakar batentzat ematen da. Erabiltzaileak ezingo ditu DOKUMENTUAK erabili sare informatikoko sistema, aldibereko sarbide-sistema, prozesatzeko unitate zentral anizkun edo erabiltzaile anitzeko sistema batean, non eta ez duen AZTIrekin idatzizko hitzarmen bat egiten. Erabiltzailearen ordenagailuak behar bezala funtzionatzen ez duelako DOKUMENTUAK atzitu edo erabili ezin badira, beste ordenagailu batera transferi daitezke, baldin eta DOKUMENTUAK transferitzeko jatorrizko ordenagailutik ezabatzen badira eta helburuko ordenagailuan hitzarmen honetako baldintzak betez erabiltzen badira.

6. AZTIk baimena ematen du DOKUMENTUetako edukia inprimatzeko eta eduki-zati batzuk beste aplikazio batzuetara transferitzeko, baldin eta onuradunak baldintza hauek betetzen baditu:

7. Konfidentzialtasuna. Dokumentuetako informazio oro konfidentzialtzat eta sekretu komertzialtzat jotzen da. Onuradunak konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun-itun hau errespetatzeko eta honen arabera jokatzeko.Hitzarmen honetatik kanpo dago jabari publikoko informazioa.

  • Onuradunak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak dituzten eduki batzuk edo guztiak zuzenean erreproduzi ditzake DOKUMENTUetatik beretatik, onuradunak berak erabiltzeko. Onuraduna ahalmen horretaz baliatu ahal izango da, baldin eta kopiei data jartzen bazaie eta kopiatze-dataren hurrengo hogeita hamar egunean deuseztatzen badira, 5.b) klausulan (behean dago) deskribatutako baldintzan izan ezik. Kopiak ezin izango dira artxibatu paperezko inprimatze-bilduma erreferentziazko bat osatzeko.
  • DOKUMENTUen zatiak ezin dira beste aplikazio batzuetara transferitu, eta onuradunaren barne-erabilerako dokumentuetan txerta daitezke, baldin eta testu-zatia ez bada DOKUMENTU bakoitzaren % 10 baino handiagoa. AZTIk izango du dokumentu-zatien copyrighta; behar bezala identifikatuta egon behar du haien titularra AZTI dela.
  • Onuradunak ez du baimenik inondik ere aurreko a) eta b) zatietan adierazitakoa ez den erabilera baterako erreproduzitzeko DOKUMENTUAK erabat edo partzialki.
  • Inolako baldintzatan ezingo dira maileguz utzi, alokatu, saldu edo banatu DOKUMENTUen kopiak

8. AZTIk ez du bermatzen, ez espresuki, ez inplizituki, DOKUMENTUAK egokiak direnik helburu jakin guztietarako, ez eta edozein funtzio espezifiko egin dezaketenik ere. Onuradunak detektatutako akats eta erroreen berri eman behar dio, idatziz, AZTIri, DOKUMENTUAK jaso eta hogeita hamar egun natural pasatu baino lehen. Onuradunak AZTIri halakorik jakinarazten ez badio, onuradunaren iritziz DOKUMENTUAK egokiak direla ulertuko da.

9. AZTI ez da inolaz ere hartuko lizentzia honi lotuta zuzenean edo zeharka sor litezkeen kalteen erantzuletzat onuradunaren aurrean, kaltearen kausa edozein dela ere. Kalteak izango dira, besteak beste, etekinak, diru-sarrerak edo erabilera galtzea (edo antzeko galera ekonomikoren bat), hirugarren batzuei egin zaien edo zor zaien ordainketa oro, galera ekonomikoa, edo DOKUMENTUek funtzio jakin bat bete ezin izatea. DOKUMENTUak eskaintzeari dagokionez AZTIk onuradunaren aurrean duen erantzukizunak ezin izango du gainditu DOKUMENTUen lizentzia-eskubideen kantitatea. Onuradunak baimena eman behar dio AZTIren edozein ordezkari akreditaturi onuradunaren lokalak bisitatzeko, lizentzia honetako baldintzak zehatz-mehatz betetzen direla egiazta dezan.

10. AZTIk ez du bere gain hartzen onuradunaren aurrean alderdien artean ahoz egindako komunikazioen inguruan sor litezkeen gaizki-ulertu edo nahasteen erantzukizunik. Alderdi batek besteari egin edo eman beharreko jakinarazpen formal oro posta ziurtatu bidez bidaliko da, eta posta-bulegoko bidaltze-egiaztagiria izango da jakinarazpena jaso izanaren froga.

Doako dokumentuei aplikatzeko lizentzia:

1. Erabiltzaileak (onuradunak) adierazten du ados dagoela AZTIren webgunean eskainitako dokumentu digitalak (aurrerantzean, DOKUMENTUAK) erabiltzeko lizentzia honetan jasotzen diren baldintza guztiekin. Baldintza horiek aldez aurretik jakinarazi gabe alda ditzake AZTIk, egoki deritzonean.

2. DOKUMENTUAK ustiatzeko eskubideak AZTIk ditu esklusiban, eta kontratu honen bidez DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia ematen dio onuradunari klausula hauen arabera:

3. AZTIk beti du eta izango du DOKUMENTUEN titulartasun- eta jabetza-eskubide osoa, eta bermatzen du kontratu honen bidez DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia emateko eskubidea duela. Onuradunak ezingo die DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia hirugarren batzuei maileguz utzi, eman, laga, esleitu, saldu edo alokatu. Hemen idatziz jasotako eskubide eta betebeharrak hirugarren batzuei emateko, transferitzeko, eskualdatzeko, saltzeko, alokatzeko edo haien kopia emateko saialdi orok lizentzia-kontratu hau amaitzea izango du ondorio, bai eta kontratuzko fede ona urratutzat ematea ere. Onuradunak egoera onean mantendu behar ditu AZTIren dokumentuetan agertzen diren jabetza-adierazpen guztiak (markak, copyright-sinboloak eta abar), zeinek eskubideen titulartasuna AZTIrena dela zehazten baitute. AZTIk bere produktuetan ezarritako sinbolo, marka edo bestelako jabetza-aipamen oro mantendu behar du onuradunak, kontratu honen bidez AZTIk baimentzen dituen erreprodukzio erabateko edo partzial guztietan. Onuradunak lehia bidegabeko ekintzaren baten edo jabetza intelektual eta industrialeko eskubide-urratzeren baten berri izaten badu, AZTIri jakinarazi behar dio, eta, oro har, hartu beharreko neurriak hartu behar ditu AZTIri dagokion jabetza-eskubidearen errespetua ziurtatzeko.

4. AZTIk baimena ematen du DOKUMENTUetako edukia inprimatzeko eta eduki-zati batzuk beste aplikazio batzuetara transferitzeko, baldin eta onuradunak baldintza hauek betetzen baditu:

  • Onuradunak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak dituzten eduki batzuk edo guztiak zuzenean erreproduzi ditzake DOKUMENTUetatik bertatik, onuradunak berak erabiltzeko.
  • AZTIk izango du DOKUMENTU-zatien copyrighta; haien titularra AZTI dela behar bezala identifikatuta egon behar du.
  • Inolako baldintzatan ezingo dira alokatu edo saldu DOKUMENTUen kopiak.

5. AZTIk ez du bermatzen, ez espresuki, ez inplizituki, DOKUMENTUAK egokiak direnik helburu jakin guztietarako, ez eta edozein funtzio espezifiko egin dezaketenik ere.

Erabiltzeko lizentzia honetako baldintzak irakurri dituzula aitortzen duzu, eta baldintza horiek betetzea adostu duzu.

Erantzukizunak:

AZTIk ez du bermatzen bere webguneko elementuak eta informazioa etengabe atzitzea, ondo bistaratzea, deskargatzea edo erabiltzea, bere eskuetatik kanpo dauden faktoreek edo egoerek eragotzi, zaildu edo eten baitezakete.

AZTIk ez ditu bere gain hartzen ez bere webgunetik esteka edo hiperesteka bidez atzi daitezkeen hirugarren batzuen gune edo web-orrietako informazioa eta bestelako edukiak, ez esteka edo hiperesteka bidez AZTIren webgunea atzi daitekeen hirugarren batzuen guneetako edo web-orrietako informazioa eta gainerako edukiak, ez eta AZTIren itxura edo zeinu bereizgarriak dituen hirugarren batzuen web-orrietako informazioa eta edukiak ere, AZTIk espresuki baimena eman ezean.

AZTIk ez du beren gain hartzen hirugarren batzuek edo erakundeek, talde ekonomiko berekoak izan arren, AZTIren webgunearen bidez eskainitako edo emandako informazioa, mota guztietako edukiak, produktuak eta zerbitzuak, eta, bereziki, aurrekoarekin lotuta, egoera hauek eraginda sor daitezkeen kalte-galerak: (i) gabezia edo hutsunea egotea erabiltzaileei emandako informazioaren egiazkotasunari, zehaztasunari edo nahikotasunari dagokionez; (ii) kontratuak edo kontratu aurreko harremanak ez betetzea, behar bezala ez betetzea edo garaiz ez betetzea; (iii) informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileei dagozkien betebeharrak ez betetzea; (iv) kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (v) jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzea; bidegabeko lehiako edo legez kontrako publizitateko ekintzak egitea; (vi) datuak babesteko eskubidea, sekretu profesionalarena, ohorerako eskubideak, norberaren eta familiaren intimitate-eskubidea eta pertsonen irudiaren eskubidea urratzea; eta (vii) oro har, aplikatu behar den edozein lege, ohitura edo jokabide-kode ez betetzea.

AZTIk ez du bere gain hartzen egoera hauek eraginda sor daitekeen ezein kalte, galera, erreklamazio edo gastu: (i) sistema elektronikoaren funtzionamenduan telekomunikazio-lineen eta -sareen akatsengatik, gainkargengatik edo hutsegiteengatik edo AZTIren kontroletik kanpo dagoen beste arrazoiren batengatik izandako interferentziak, eteteak, akatsak, hutsegiteak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak; (ii) edozein motatako programa gaiztoak erabiliz eta edozein komunikabideren bitartez —esaterako, birus informatikoak edo bestelakoak— egindako legez kanpoko sarrerak; (iii) AZTIren web-orriak oker edo modu desegokian erabiltzea; (iv) nabigatzailearen funtzionamendu okerrak edo eguneratu gabeko nabigatzaileen bertsioak erabiltzeak eragindako segurtasun- edo nabigazio-erroreak.

Edonola ere, AZTIren webgunearen erabiltzailearen erantzukizuna izango dira Lege Ohar honen arabera dituen betebeharrak edo aplika dakizkiokeen baldintza partikularrak ez betetzeagatik AZTIk izaten dituen era guztietako kalteak eta galerak.

Segurtasun-politika:

Guztiz debekatuta dago AZTIren webgunerako estekak sortzea hirugarren webgune batzuetan, AZTIren berariazko eta idatzizko baimena izan ezean.

Webgunera sartzeak ez du esan nahi AZTIk birusik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatzeko betebeharra duenik. Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta garbitzeko tresna egokiak eskuratzea.

AZTIk ez ditu bere gain hartzen atariko zerbitzua ematean erabiltzaileen ekipo informatikoetan edo hirugarren batzuenetan izan daitezkeen kalteak.

Baliteke AZTIren atariko orrialde batzuek cookieak erabiltzea. Cookie horiek ez dira ez inbaditzaileak, ez kaltegarriak; besterik gabe, erabiltzaileak aukeratzen duen konfigurazioaren berri ematen diote sistemari. Ez dute automatikoki ezagutzen gure webgunea bisitatzen duten pertsonen identitateari buruzko daturik. Nahi badu, erabiltzaileak cookie guztiei uko egin diezaieke, bere nabigatzailean horretarako duen aukera erabiliz.

Aplika daitekeen legeria eta jurisdikzioa:

Espainiako ordenazio juridikoaren mende daude baldintza hauek.

Webgunerako sarbidearen ondorioz izan litezkeen gatazkak konpontzeko, erabiltzaileak eta AZTIk espresuki hitzartzen dute Madrilgo epaitegien mende egongo direla, legokiekeen eskumen orokor edo berezi orori uko eginez.