Itsas ekosistemen funtzionamendua eta karakterizazioaren ikerketan espezializatuta gaude. Egitura eta funtzionamendua ezagutzeari esker, ingurunea eta baliabideak hobeto kudeatzeko aplikatu ahal izango da.

Medusas flotando en el mar

Bi jarduera-arlo nagusi ditugu:

Itsas ekosistemen funtzionamendua

Ozeanoen eta itsasoen ikuspegi orokor bat izateko aukera emango digun informazioa biltzen dugu, haietan gertatzen diren prozesu konplexuak ulertzeko.

Gure ikerketa-proiektuak lau arlotan ardazten dira:

  • Ekosistemari buruzko informazioaren integrazioa. Ekosistemak ezagutzeko eta modu jasangarriagoan ustiatzeko datu esanguratsu guztiak biltzen ditugu.
  • Ekosistemen egitura, geneetatik hasi eta super harraparietaraino. Osagai biotikoak (biodibertsitatearen karakterizazioa, komunitateen egiturak eta dinamika eta haien arteko erlazio trofikoak) eta abiotikoak (habitatak eta ingurumen-kondizioak) aztertzen ditugu, bai eta ingurunearen kondizioek —bereziki, espezie komertzialei eragiten dietenek— prozesu biologikoetan dituzten ondorioak ere (hazkuntza, biziraupena, hilkortasuna eta erreklutamendua).
  • Itsas ekosistemaren funtzionamendua. Ekosisteman gertatzen diren prozesu fisiko eta biologikoak ulertzen eta deskribatzen saiatzen gara. Azken xedeetako bat da prozesu horien eredu bat egitea, ekosistemaren funtzionamenduaren simulazioak egiteko; hala, funtzionamenduaren errendimendua hobetzen da, eta aukera ematen du etorkizuneko simulazioak egiteko.
  • Ekosistemaren ebaluazio integrala. Ekosistema ezagutzeak eta haren eredua egiteak aukera emango digu hura ebaluatzeko eta etorkizuneko egoerak simulatzeko tresnak sortzeko.

Itsas ekosistemaren ezaugarritze ozeanografikoa

AZTIn adituak gara ezaugarritze ozeanografikoan eta itsas ekosisteman gertatzen diren prozesu hidrodinamikoen azterketan, bai eta horiek baliabideetan duten inpaktuan eta erabileran ere.

  • Ingurunea ezaugarritzea: lehendik dauden eta sortu berri diren teknologiak aplikatzen ditugu, itsas inguruneari behatzeko eta itsas ingurunea ezaugarritzeko.
  • Prozesu fisikoak: prozesu ozeanografikoak aztertzen ditugu, itsas baldintzak, muturreko gertakariak eta horiek gure kostaldeetan eta itsas organismoen dinamikan (bereziki, ustiatzeko moduko populazioan) duten eragina aurreikusteko eta horiei jarraipena egiteko.

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta