Itsasoko ondasunak eta zerbitzuak eta bertako espazioaren plangintza

Itsasoko espazioaren planifikazioa: Ekosistemaren zerbitzuak eta gizartearentzako onurak ebaluatzen ditugu hornikuntza (elikagaia, lehengaiak), erregulazio (klima aldaketa, nutrienteak) eta kultura terminoetan.

Zerbitzu horiei laguntzen dieten ekosistemaren funtzioak eta funtzio horiei eragiten dieten natura ingurunearen gaineko presio eta inpaktu antropogenikoak aztertzen dira.

Jarduera berriak garatzeko eremuak ere identifikatzen ditugu, hala nola energia berriztagarrien ekoizpena, akuikultura, eta erabilera berrien eta tradizionalen arteko balizko gatazkak aztertzen dira, baliabide naturalen ustiapena optimizatzeko helburuarekin.

Administrazio publikoei aholkua ematen diegu kostaldeko jarduera kudeatzeko plan integralak ezartzeko (dragatze planak eta jarduera akuikolen antolamendua, edo itsasora egiten diren isurketen kontrola).

Honetan lan egiten dugu:

  • Ekosistemaren zerbitzuen ebaluazioa eta balorazioa.
  • Giza jarduera berriak itsas ingurunean
  • Itsasoko espazioa planifikatzea.