
Elikagai eta produktu bioteknologikoak
Gure ozeanoen biodibertsitatea interes bioteknologikoko mikroorganismo eta entzimen iturri handienetako bat da, eta horri esker, balio erantsi handiko konposatuen ekoizpen prozesu iraunkorragoak gara daitezke. Bestalde, elikagaien industriak sortzen ditu azpiproduktu ezberdinak interes-komertziala duten mikroorganismoen (mikro algak, onddoak) ekoizpenerako eta produktu deribatuetarako erabili daitezke, Ekonomia Zirkularreko kontzeptuaren barruan.

Ozeanoei balioa emateko eta elikagaien produkzioa berritzeko soluzio bila gabiltza
Dibertsitate genetikoa aztertu, eta mikroorganismoak inguru berrietan isolatzen ditugu, intereseko konposatuen produkzioan (omega-3), bioeraldaketa prozesuetan eta azalera murgilduen kolonizazioan (biofouling) parte hartzen duten bide metaboliko mikrobianoak identifikatzeko.
Elikadura-azpiproduktuetatik ateratako bio produktu naturaletan berritzen dugu mikroorganismo ekoizpenaren bitartez. Hauek elikagai (bai gizakientzako edo abere-elikadurarako) osasuntsuago, osasungarriago eta seguruagoren ekoizpenean, eta prozesu industrial iraunkorrago eta gutxiago kutsatzen dutenen garapenean aplikatzen ditugu.
