• Europako DiadES proiektuaren emaitzek balioa ematen diete arrain diadromoen onura ekologiko edo kulturalei, hala nola izokinaren, itsas amuarrainaren edo aingiraren onurei.
  • Klima-aldaketaren eta giza jardueraren ondorioz kontinentean kontserbazio-arriskuan dauden espezie migratzaile horien zerbitzu ekosistemikoen egindako lehen azterketa da.
  • AZTIren ikerketaren arabera, identifikatutako ekosistema-zerbitzu batzuekin soilik, Gipuzkoan, adibidez, balioa gutxienez 25 milioi eurokoa izango litzateke.
  • Proiektu hau Europar Batasunak 3 milioi euro inguru finantzatu du Interreg Espazio Atlantikoa programaren bidez

Pasaia, 2023ko maiatzaren 30a– Arrain diadromoak, izokinak, aingirak edo itsas amuarrainak barne, gutxitzen ari dira atlantiko osoan, eta etorkizuneko egoera oso kezkagarria da, giza jarduerarengatik eta klima-aldaketak dakarren mehatxu gehigarriarengatik.

Alderdi interesdunek eta Europako arduradun politikoek oso ondo ezagutzen dituzte espezie migratzaile horiek ur geza eta gazien artean ekartzen dituzten onura kultural edo ekologikoak. Hala ere, populazio horiek Europako isurialde atlantikoan duten egoera kritikoak eskatzen du jarduera bateratu eta berehalakoa egitea, baliabide natural horien kudeaketa optimizatzeko.

Testuinguru horretan, DiadES proiektu europarra, Europar Batasunak finantzatua, kontinentean lehena izan da kontserbazio-arriskuan dauden arrain horiek ematen dituzten zerbitzuak, ekosistemikoak izenekoak, dirutan aztertu eta balioztatzen.

Horretarako, proiektuak Europako esparru atlantiko osoa estali du: Minho/Miño ibaia Espainia eta Portugalgo mugan, Mondego ibaia Portugalen, Loira ibaia eta Gironde-Dordoña-Garona ibaien arroa Frantzian, Tamar, Frome eta Taff ibaiak Erresuma Batuan, Waterford harbour-Three sisters sistema Irlandan eta Ulla ibaia eta Gipuzkoako ibaiak Espainian. Azken kasu hori AZTIk gidatu du, proiektuaren bazkide elkartua den Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin.

Klasikoki, hornikuntzako zerbitzu ekosistemikoak identifikatuta zeuden, hala nola elikagaien hornidura; erregulaziokoak, kostaldeko habitaten eta habitat kontinentalen arteko mantenugaien trukea; eta kulturalak, hala nola aisialdiko arrantza. Hala ere, zerbitzu horiek duten garrantziari buruzko diru-estimazio gutxi daude, arduradunei oraindik anbizio handiagoko kudeaketa aplikatzeko konbentzitzeko. Gure ikerketaren arabera, identifikatu ditugun zerbitzu ekosistemiko batzuekin bakarrik, Gipuzkoan 25 milioi euroko balioa izango luke, gutxienez, Arantza Murillas AZTIko ikertzaileak nabarmendu duenez.

Salmón trampa Oria. Foto Diputación de Gipuzkoa
Izokina Oria ibaiaren tranpan. Argazkia: Gipuzkoako Aldundia

Proiektuaren lehen emaitzek iradokitzen dutenez, kultura-zerbitzuak gero eta garrantzitsuagoak dira; izan ere, espezie horiek onura immaterial handiak eragiten dituzte, besteak beste, gastronomia-jaialdiei, baliabide horien inguruko pertsonen elkarteei, ingurumen-hezkuntza eta -ikerketari, arrantza-teknika tradizionalak ezagutzeari eta erabiltzeari edo natura-ondareari lotutakoak. Horren guztiaren ondorioz, baliabide horiei lotutako legatu-balioa deritzona garrantzi handikoa da, baita tradizionalagoak diren beste zerbitzu batzuei lotutako diru-balioak baino handiagoa ere (adibidez, errekurtso moduan, nahiz eta helburu komertzialik ez izan).

Arrain diadromoekin lotutako zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioa hobetzea eta baliabide horien eta haien arrantza-tokien kudeaketan txertatzea, espezieek laguntzen dieten zerbitzu ekosistemikoen dibertsitate osoa eta horien euskarri diren habitaten osasuna barne, premia garrantzitsua da haien kudeaketaren ikuspegi ekosistemikorantz aurrera egiteko, Murillasek gaineratu duenez.

Atlas interaktiboa eta rol-jokoa

Ekimenean ekologian eta  ingurumen-ekonomian adituak diren ikertzaileek parte hartu dute, eta bi tresna digital garatu dituzte, espezie diadromoen epe luzeko eta eskala handiko kudeaketa errazteko.

Alde batetik, web-atlas interaktibo bat sortu da proiektuaren emaitza nagusiak publiko guztien eskura jartzen dituena: aztergai diren arrainen egungo banaketa, bai itsasoan, bai Europako kostalde atlantikoko ibaietan; espezie diadromoei lotutako zerbitzu ekosistemikoen identifikazioa eta lehen estimazio erdi-kuantitatiboa, aztertutako bederatzi kasuetan; eta 2100erainoko banaketa, kostalde atlantikoan, bi klima-egoeratarako.

Tresna erabil-erraza da, eta erabiltzaileak sentsibilizatu nahi ditu klima-aldaketak eragindako baliabide eta zerbitzu ekosistemikoak galtzeko arriskuei buruz, AZTIko ikertzaileak azpimarratu duenez.

Mapa_interactivo_DIADES

Bestalde, DiadESland serious game delakoa sortu da. Prestakuntza-roleko joko horretan jokalariek arro hidrografikoen kudeatzaileen papera hartzen dute, eta 60 urtetan zehar kudeaketa-estrategia bat gauzatzeaz arduratzen dira, biodibertsitatearen helburuak eta lortu beharreko zerbitzu ekosistemikoaren mailak kontuan hartuta.

Jokoaren helburua, proiektuaren bost herrialdeetan hainbat profilekin (ikerketa, kudeaketa, hautetsiak, arrantza, irakasleak, ikasleak eta elkarteak) egindako hogei bat saiotan probatu dena, alderdi interesatuak eta kudeatzaileak aldaketa globalen mende dagoen ingurune batean, denboran zehar eta eskala handian, kudeaketa-agertoki alternatiboak aztertzera eramatea da.

Europako Interreg Espacio Atlántico programak finantzatuta, DiadESek 3 milioi euro inguruko aurrekontua eta INRAE buru duen partzuergoa izan ditu, Atlantikoko isurialdeko Europako bost herrialdeetako 10 bazkidek osatua: Portugal, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Erresuma Batua.

Azken berriak