Elikagai berriak formulatzea eta eraldatzea

Elikagai osasungarriak

Kontsumitzailearen beharrei erantzutea, produktu osasungarrien bitartez

Elikadurarekin lotutako osasun premiei erantzuten diegu, formulazio berri eta nutrizionalki orekatuei buruzko ikerketaren eta garapenaren bitartez (elikagaiak edota osagarri nutrizionalak), eta osasunean eragina duten osagai berrien aplikazioaren bitartez, zeinak etiketan adierazi daitezkeen, Europako arauen arabera.

Elikagaiak hobetzen ditugu, teknologia berriak erabiliz, elikagaietan modu naturalean presente dauden eta osasunerako interesgarriak izan daitezkeen propietate nutrizionaletan eta molekuletan inpaktu txikiagoa izateko.

Komenigarritasuna, iraunkortasuna eta plazera

Kontsumitzailearen erabilera, kontsumo eta emozioetara egokitutako produktuak berritzen ditugu

AZTIko diziplina arteko talde bat produktu berrietan ari da lanean, kontsumitzaileari dieta pertsonalizatzeko baliagarriak izango zaizkionak, nola premia nutrizional espezifikoak estaltzeko, hala bizimodu osasungarriari begira kontzientzia harrarazteko eta lehentasunak finkatzeko.

Merkatuaren eskakizunetara zuzendutako produktu berriak garatzen ditugu, komenigarritasuna, erosotasuna, kalitatea, etika eta ingurumenarekiko kezka kontuan hartuta, arretagunea kontsumitzailearengana zuzenduz, eta bere beharretara egokituz (nutrizioa, ongizatea, kirola, kontsumitzeko unea…).

Ezaugarri sentsorial hobetuak, eta formulazio eta neurri egokiak dituzten produktuak berritzen ditugu: ehundurak, koloreak, zaporeak, erabiltzeko aplikazioak… ikuspegi gastronomikotik ere lan eginez.

Garatzen ditugun produktuen orientazioa ekoizpen industrialera egokitzen da, eta, horretarako, hainbat alderdi hartzen ditugu kontuan; hala nola iraunkortasuna, ekodiseinua, salmenta kanalerako orientazioa eta merkatua.