Ingurumen inpaktua eta zaintza

Itsasertzeko ingurumen kalitatearen bilakaera ikertzen dugu eta ingurumen adierazle berriak garatzen ditugu

Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren (IIE) prozeduraren testuinguruan, Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlanak (IIA) eta Ingurumena Zaintzeko Planak (IZP) egiten ditugu, bai planei eta programei buruzkoak (Ingurumen Estrategiaren Ebaluazioa, IEE), bai itsas inguruneko proiektuei buruzkoak.

Horretarako, honetan lan egiten dugu:

  • Dragatzeko materialen karakterizazioa eta ingurumen zaintza, eta material horiek itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko uretan birkokatzea.
  • Ingurune hartzailearen ingurumen zaintza, lehorretik itsasorako isurketekin lotuta (hondakin urak, isurketa termikoak, etab.).
  • Hainbat proiekturen IIE eta IZPak: itsas energiak, akuikultura, portuak handitzea, dragatzeak, isurketak, etab.
  • Molusku bibalbioak hazteko uren kalitatea kontrolatzea Eusko Jaurlaritzak ekoizpenekotzat jotako eremuetan.
  • Kutsatzaileek itsas ekosistemetan duten eraginaren ebaluazioa, itsas organismoekin kate trofikoaren hainbat mailatan egindako biosaiakuntzen bidez, kutsatzaileek itsas ingurunean duten toxikotasuna edo eragina ebaluatzeko (ura, sedimentua edo lixibiatua).