• Heura Foods, KAAMPO, Retoornado, Picadeli, MyOr eta Pazzi Robotics dira sari hauen bigarren edizioko irabazleak
  • Food 4 Future-ren esparruan egindako sariek elikagaien eta edarien industria eraldatzeko proiektu berritzaileen 145 hautagaitza baino gehiago jaso dituzte
ganadores innovation_awards_f4f

Bilbon, 2022ko maiatzaren 19an. – Food 4 Future – Expo FoodTech 2022 azokak FoodTech Innovation Awards sarien bigarren edizioa ospatu du. Sari horiek berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzen ari diren elikagaien eta edarien industriako enpresak saritzen dituzte. Sari horien banaketan sektoreko enpresa liderrak, elkarteak eta patronalak bildu dira, eta honako hauek izan dira bertan: Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea; Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia; Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia; María Peña, ICEX-eko kontseilari delegatua; Rogelio Pozo, AZTIko zuzendari nagusia; eta Sergio Fabregat, Food 4 Future-eko zuzendaria.

Bigarren edizio honetako sarituen artean, 145 hautagaitza baino gehiago izan dituena, Heura Foods, izan da ICEX Saria jaso duena nazioarteko proiekziorik onena duen Espainiako startupari. Izan ere, Europan hazkunde azkarrena izan duen landare-proteinaren konpainia da. Horrekin batera, hazten ari diren enpresa finalistak Bread Free (glutenaren eta zereal-irinen immunotoxikotasuna ezabatzeko prozesua garatu du) eta Cultzyme (mugikorretik kudeatu ahal diren biorreaktore automatizatuak sortu dituzte) izan dira.

Elikaduraren eta edarien industriarako digitalizazio-soluzio berritzaileenaren Agrobank saria KAAMPO enpresari eman zaio, landa-eremuari aplikatutako teknologia guztiak plataforma berean biltzeko gai den «Smarthub farming» proiektuagatik. Kategoria honetako bigarren finalista Sonicat Systems izan da, HONEY.AI soluzioagatik, mikroskopia optikoa, robotika eta adimen artifiziala konbinatzen dituena polen in situ analisi automatizatu azkar eta zehatza egiteko. Hirugarren, berriz, Biolan Microbiosensores izan da, BIOLANGLOBAL garatzeagatik, lehen soluzio integral digitalizatua, kuantitatiboa eta kostu txikikoa, elikagaien segurtasunari buruzko probak eta jarraipena egiteko.

Hirugarren sariduna, Iraunkortasun Proiektu Onenaren BASF Saria, Retoornado izan da, ontzi berrerabilgarrien lehen ekosistema, erabilera bakarreko ontziek sortutako hondakinak murrizteko helburua duena. Bolton Group, Tolva Proiektuaren eta Electronic Monitoring System plataformaren bidez atunaren arrantzaren kudeaketa gardena bultzatzen ari dena, eta YENXA, olioa erabilera desberdinetarako xaboi bihurtzen duen etxetresna elektriko txiki bat garatu duen konpainia, izan dira kategoria hori lortzeko beste bi hautagaiak.

Elikadura osasungarriaren AZTI Sariak Picadeliren self-service entsalada-barra digitalizatuen soluzioak jaso du, janari osasuntsua demokratizatu eta eskuragarria eta gustagarria egin duelako.Finalistak izan dira WhatIF Foods, kakahuetetik abiatuta egindako elikagaien bidez kontsumitzaileen osasuna eta ongizatea leheneratu nahi dueña; eta Nucaps Nanotechnology, bioaktiboekin eta probiotikoekin irin naturaleko nanokapsulak garatu dituena.

Mayor-ek Tech Transfer Agrifood saria irabazi du foodtech start-up berritzaileenarentzat, jaioberrientzako etorkizun osasungarriagoa bermatzen laguntzen duen negozio-eredu bat garatzeagatik, gurasoei alergia-arriskuak murrizteko informazioa eta baliabideak emanez. Kategoria honetan ere finalista izan dira SwipeGuide, langileei laguntzeko lan-argibideetarako elkarlaneko plataformagatik; eta Celsicom AB, elikagaien tenperatura monitorizatzeko eta akatsak jakinarazteko NB-IoT sentsore berritzaileengatik.

Azkenik, automatizazio eta robotikako soluzio onenaren Ibermática saria Pazzi Roboticsentzat izan da, pizza autonomoko behin betiko sukaldea sortu baitu, gizakiaren esku-hartzerik gabe 47 segundotik behin pizza bat laberatzeko gai dena. Lehenengo postuan lehiatu diren beste bi enpresak Viridius Technology, mugurdiaren bilketan % 87 giza baliabide gutxiago erabiltzen dituen teknologia garatu duena; eta BCN visión, deep learning-ean oinarritutako soluzioa garatu elako haragi-erretiluak sailkatzeko prozesuak automatizatzeko izan dira.

Azken berriak