Testuingurua

1224/2009 (EE) Erregelamenduari jarraiki, arrantzak itsas habitatetan eta erregistratutako espezieetan duen eragina ebaluatzeko beharrezko datuak lortzeko beharra ezartzen da, agregazio-maila egokian, lan-plan nazionalak gauzatzen dituzten erakunde nazionalek.

Arrantza-aparailuek habitatetan duten eragina ezagutzeko interesa honako honetan datza: lotura argia dago arrainen ugaritasunaren eta habitaten egiturazko ezaugarrien artean; eta egiturazko ezaugarri horiek funtsezko habitata zehazten dute arrainentzat eta krustazeoentzat, eta horien artean daude merkataritza-intereseko espezieak (Galparsoro et al., 2024b). Gainera, habitatak kontserbazio-egoera onean babesteak haien produktibitatea berma dezake ekosistemen zerbitzuen ikuspegitik eta, zehazki, baliabide biologikoen ikuspegitik (Campagne et al., 2023).

Horretarako, azterketa pilotu bat egingo da habitat bentonikoen ingurumen-egoera eta arrantza-aparailuek habitat horietan duten ingurumen-inpaktua ebaluatzeko beharrezkoak diren datuak lortzeko.

Helburuak

Proposatzen den lanaren helburu nagusia laginketa-teknikak doitzea da, ondoren itsas hondoarekin kontaktuan dauden arrantza-aparailuek habitat bentonikoetan sortzen duten ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko behar diren datuak lortzeko. Helburu hori lortzeko, azterketa pilotuaren iraupena 5 urtekoa (2022-2026) izatea planteatu zen, oraingoa (2024), hirugarren urtea izanik.

Proiektu honen helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • Aurreko kanpainetako (2022 eta 2023) sedimentologiari, infaunari (makrobentoak) eta epifaunari (megabentoak) buruzko datuak integratzea eta aztertzea.
  • 2023ko kanpainan eskuratutako urpeko irudiak eta bideoak aztertzeko metodologia prest jartzea.
  • Hondoarekin kontaktuan dute arrantza arteen kalak identifikatzea, mugatzea eta ezaugarritzea, VMS (Vessel Monitoring System) eta AIS (Automatic Identification System) erregistroetatik abiatuta.
  • Sedimentu- eta infauna-lagin berriak eskuratzea, sedimentu-dragaren bidez.
  • Epifaunaren lagin berriak lortzea, makila-bouarekin arrastatuta.

Impaktua

Urteko ekitaldi honetan egindako lanek ebidentzia zientifikoak sortzea espero da, ondoren itsas hondo eta habitat bentonikoen ingurumen-egoera ebaluatzeko eta arrantzak habitat bentonikoetan duen eragina ezaugarritzeko. Informazio hori funtsezkoa izango da arrantzaren kudeaketa ekosistemikoan laguntzeko.

Iraupena

Urtero 2022tik

Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

logo_GV_FEMPA_eu

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta