• Zentro teknologikoa akordio batera iritsi da telelana modu jarraituan ezartzeko bere jarduera gehienetan 2022ko abenduaren 31ra arte.
  • Egoera berriak bere funtzionamendu egokirako nahitaezko presentzialtasunik eskatzen ez duten lanpostuak betetzen dituzten langile guztiei eragiten die.

Derio, 2022ko maiatzaren 26a.- Gizarte osasuntsuago, jasangarriago eta osoago bat lortzeko ezinbesteko tresna da pertsonen aldeko apustua indartzea. Hori dela eta, AZTI zentro teknologikoak akordio bat lortu du bere arlo guztietan urrutiko lana ezartzeko eta bere langileen malgutasuna eta kontziliazioa indartzeko.

Telelana errealitate eta beharrizan bihurtu da lanpostu askorentzat, eta horretaz gain, gaur egun pertsona askok gehien eskatzen duten lan-baldintzetako bat da. Beraz, telelana etengabe integratuko da AZTIren jardueran 2022ko abenduaren 31ra arte, une horretan berrikusiko baita haren indarraldia eta balizko hobekuntzen aplikazioa.

Pertsonak funtsezkoak dira AZTI bezalako erakunde batean, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bidez gizartea aldatzea bilatzen duena. Horregatik, pertsona bakoitzaren premiak, errealitate soziala eta egoera berezia kontuan hartzen ditugu beti, haren osasuna, ongizatea eta gogobetetzea aurretik jartzeko asmoz», azpimarratu du Rogelio Pozok, AZTIko zuzendari nagusiak.

Zehazki, AZTIk sinatutako akordioak enpresako profesional gehienei eragiten die (plantillaren % 80ri baino gehiagori), baita eginkizunak behar bezala betetzeko nahitaezko presentzialtasuna eskatzen ez duten lanpostuei ere.

Gainera, egindako jardueraren izaera dela-eta urrutitik lan egitea ahalbidetzen ez duten lanpostuak dituzten pertsonentzat, AZTIk beste malgutasun-neurri batzuk eskaintzen ditu, hala nola lanaldia etxean amaitzeko aukera eta, are, urrutitik lan egiteko aukera, zeregin zehatzak garatzeko.

«Kualifikazio handiko taldea dugu, ezagutzaren abangoardian kokatzen dena, eta ezinbestekoa da guztion artean bikaintasuna defendatuko duen lan-ingurune bat eraikitzea, ez bakarrik garapen zientifiko-teknologikoan, baita eskaintzen dituen lan-baldintzetan ere», gaineratu du Pozok.

Flexibilidad laboral en azti

Gizarte- eta lan-onurak

Telelanaren aukera aparteko balio bat da AZTIko lan berritzailea osatzen duten pertsonen bizi-kalitatea, lan-baldintzak eta kontziliazioa hobetzea helburu duten neurri batzuen barruan.

Neurri horien artean sartzen dira, besteak beste, jaiotzagatik eta adingabea zaintzeagatik luzatutako baimenak, udan hiru hilabeteko lanaldi trinkoa, 14 urte bete arte adingabeak edo ezinduak zaintzeko lanaldi-murrizketak izateko eskubidea, sartzeko eta irteteko ordutegi-malgutasuna, antzinatasun-plus bat kontratuaren 3 urteko bakoitzeko, edo aurrerakinak eskatzeko eta osasun-arreta pribatuan, bidaietan, telefonian eta abarretan deskontu kolektiboak izateko aukera, besteak beste.

Gure politikak zuzenean merkatuaren eta egungo gizartearen errealitatetik edaten du. Pertsona konprometituak izan nahi ditugu, eta elkarrekin aparteko gauzak egiten dituztenak; horregatik, antolaketa-eredu malgu, iraunkor eta eraldatzaile baten alde egiten dugu», ondorioztatu du AZTIko zuzendariak.

Azken berriak