Klima-aldaketak itsas baliabideetan eta ekosistemetan duen eragina minimizatzeko, honako hauetan espezializatu gara:

Ebaluaketa

  • Klima-aldaketak arrantza-jardueran dituen ondorioak ebaluatzen ditugu ingurumenaren ikuspegitik, bai eta ondorio sozial eta ekonomikoak ere (baliabideen kudeaketa jasangarria).
  • Klima-aldaketaren aurrean egokitzeko irizpideak eta kontingentzia-planak zehazten ditugu, elikagaien segurtasunaren eta espezieen kontserbazioaren arloan.
  • Aldagai fisikoak, kimikoak eta biologikoak monitorizatu eta prozesatzen ditugu sare propioen bidez (adibidez, mareografoak, kanpaina ozeanografikoak, teledetekzioa).
  • Denbora-serieen azterketa estatistikoa eta eredu klimatikoak, ozeanografikoak, geomorfologikoak, ekologikoak baliozkotzea (espezieen habitata, komunitateak, ekosistema).
  • Itsas inguruneko inpaktuak, kalteberatasuna eta egokitzapena aztertzen ditugu: ingurune fisiko naturala, ekosistemak, habitaten aldaketak.

Mitigazioa

  • Itsas ingurunean isurpenak eta bestelako inpaktuak murrizteko irtenbideak proposatzen ditugu, itsas ingurunearen erabilera ugarien artean dauden premia sozioekonomikoen eta gatazken balantzea kontuan hartuta.
  • Aholkularitza ematen dugu ateratako etekinen gehikuntza eta epe luzerako hazkunde ekonomikoa lortzeko, itsas inguruneko inpaktuen eta horien ustiapenaren ondoriozko isurketen gutxitzearekin.

Egokitzapena

  • Etorkizuneko agertokien simulazioa: ingurune fisikoko eskualdeko agertokiak (eredu geomorfologikoak) eta agertoki ekologikoak (habitat ereduak eta geomorfologikoak klima-aldaketara egokitzea), agertoki klimatiko globalei egokituak (adib., IPCCren AOGCM ereduak).
  • Aholkularitza erregimen ozeano-klimatologikoetan aldaketak egiteko eta espezieak migratzeko.
  • Klima-aldaketak ozeanoetan (ekosistemen kontserbazioa) eta haietan bizi diren espezieetan dituen ondorioei aurre egiteko egokitzapen-estrategia egokienak zehazten ditugu (baliabideak epe labur, ertain eta luzean modu jasangarrian kudeatzeko).

Klima-aldaketak gure ozeanoetan duen eragina ezagutzea funtsezkoa da itsas baliabideen kontserbazioa hobetzeko eta arrantza eta itsas espazioaren antolamendua modu jasangarrian kudeatzeko

Aplikazio-sektoreak

  • Administrazio publikoak (udalak, gobernuak, Europar Batasuna, etab.)
  • Arrantza-sektorea.
  • Turismo-sektorea.

Onurak

  • Klima-aldaketak itsas baliabide eta ekosistemetan duen eragina minimizatzea.
  • Itsas baliabideen kontserbazioa hobetzea eta arrantza eta itsas espazioaren antolamendua modu jasangarrian kudeatzea.
  • Intereseko habitatak, espezie kalteberak eta ekosistemak kontserbatzea, habitat egokia lekualdatzearen ondorioz espezieen migrazioan aurreikusitako aldaketekin bat etorriz.

Klima Aldaketan 15 urte baino gehiago daramagu lanean, eta arlo horretan erreferente bihurtu gaituzte.

Esperientzia egiaztatua

  • 15 urte baino gehiagoko esperientzia (2003tik).
  • UHINAK antolatzea, Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresua.
  • Teknologiak:
    • Klima-eredu globalen azterketa
    • Nitxo ekologikoaren ereduak
    • Denbora-serieen analisi estatistikoa
    • Eredu hidrologikoak
    • Ekosistemaren eredu trofikoak
    • Urrutiko sentsore espazialak (satelitea) eta aerotransportatuak
    • Informazio Geografikoko Sistemak
    • Komunitateak eta konektibitate biotikoa aztertzeko teknikak
  • Diziplina anitzeko lantaldea: ozeanografia fisikoa, kimikoa eta biologikoa, ekologia, sozio-ekonomia, genetika, geografia, geologia, ekosistemen modelaketa, analisi estatistikoa, datu masiboen erabilera eta ustiapena (Big data).

Irtenbide frogatuak

  • Klima-aldaketak euskal arrantzategietan duen eragina (CLIPES).
  • Itsas baliabide ahulen egoera klimatikoak (CLIREMAR, Biodiversidad Fundazioa).
  • Deltas, vulnerability & Climate Change: Migration & Adaptation (DECCMA).
  • Itsasoko eta arrantzako ekoizpen primarioko agertokiak (FP7-MEECE).
  • Itsas planktonaren proiekzioak (FP7-EURO-BASIN).
  • Europako itsasoen ekosistemetako eta biodibertsitateko zaurgarritasunaren azterlana (FP7-DEVOTES).
  • Europako itsasoetako ekoizpen primarioaren eta egoera ekologikoaren joerak (FP7-WISER).
  • Klima-aldaketaren inpaktuak Bizkaiko golkoko itsas ekosisteman (ekoizpen primarioa) eta arrantza-stocketan.
  • MALASPINA espedizioa: ozeano globalaren zirkunnabigazioa.
  • Nature Climate Change, Global Change Biology eta Fish and Fisheries bezalako inpaktu-faktore handiko aldizkari indexatuetan egindako argitalpenak.
  • Proiekzioak Indiako Ozeanoan klima-aldaketaren eta arrantza-presioaren agertokien pean (DECCMA projektua).
  • FAOren txostenari ekarpena egitea. Txosten horrek klima-aldaketaren inpaktuak laburbiltzen ditu arrantzategietan, maila globalean, eta egokitzapen sozioekonomikorako neurriak hartzen ditu.
  • Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzua (C3S) diseinatzen, garatzen eta ebaluatzen laguntzea, arrantzategietan, akuikulturan eta espazio-plangintzan Klima Eraginaren Adierazleak (IKE) emateko.

¿Le interesa? Solicite más información

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta