• Hori ospatzeko, mintegi bateratua antolatu dute sustatzaileek, Mugaritzek, AZTIk eta Basque Culinary Centerrek, eta Elsevier, aldizkariaren argitaletxeak; aditu nabarmenen parte hartzearekin: Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) Rogelio Pozo (Azti), Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Center), Juan Carlos Arboleya (IJGFS), Morgane Dagot (Elsevier), Dani Lasa, (Imago), Jorge Ruiz (Universidad de Extremadura), Charles Spence (Universidad de Oxford), Jozef Youssef (Kitchen Theory) eta Julian Otero (Mugaritz).
  • «International Journal of Gastronomy and Food Science: when culinary arts and research collide» mintegi digitalak Zoom bitartez ikusi ahal izango da datorren urriaren 22an 17:00etan. Izen emate irekia: https://zoom.us/webinar/register/WN_py-TZQiDRyKwyfGTWL8d1w
  • International Journal of Gastronomy and Food Science Gastronomiaren eta elikagaien zientziaren elkarrekintzari buruzko ikerketa-aldizkari indexatu bakarra da.

Donostia, 2020ko urriaren 14a. Gastronomiak aurrerapauso handia eman du bere onarpen zientifikoan, izan ere, International Journal of Gastronomy and Food Science (IJGFS) aldizkariak inpaktu-indize historikoa lortu du, eta gastronomia argitalpen zientifikoen munduan sartzea lortu duen lehen aldizkari bihurtu da. Azken urtean aldizkariaren inpaktu-indizea % 65 baino gehiago handitu eta 2,186ko inpaktu-faktorea lortu ondoren, Elsevier argitaletxearen aldizkari gastronomiko-zientifikoak, gainditu egin du aldizkari zientifikoekin lehiatzeko erronka, eta ospe handia lortu du, gastronomia kalitate-maila horretan kokatu baitu. Aldizkariko argitaratzaileen burua Juan Carlos Arboleya da, Basque Culinary Centerreko irakaslea.

IJGFS 2012an sortu zen, Mugaritzek eta AZTIk sustatuta, eta Elsevier munduko literatura zientifikoko argitaletxerik handienak argitaratu zuen. Basque Culinary Center ere aldizkariaren sustatzaile bihurtu zenean, bost kontinenteetako sukaldari eta zientzialarientzako erreferentziazko komunikazio-gune izan nahi zuen, ikuspegi zientifikoa kontuan hartuta, eta badirudi azkenean lortu duela.

Hori dela eta, sustatzaileek eta argitaletxeak mintegi digital bat egingo dute urriaren 22an, aditu nabarmenen eskutik argitalpenaren historia ezagutzeko.

«International Journal of Gastronomy and Food Science: when culinary arts and research collide» izenburua du online egingo den ekitaldiak eta ingelesez eta gaztelaniaz aurkeztuko dute International Journal of Gastronomy and Food Science (IJGFS) aldizkariaren ibilbidea. Gastronomiaren eta elikagaien zientziaren elkarrekintzari buruzko ikerketa-aldizkari indexatu bakarra da, eta sektore gastronomiko-zientifikoko profesionalak, argitaratzaileak eta kolaboratzaileak biltzen ditu.

Hainbat adituk aldizkariaren jatorria, sorrera eta proiektua nola garatu zen azalduko dute, eta aldizkariaren egungo jarduna aurkeztuko da, argitalpen akademikoaren faktore garrantzitsuak nabarmenduta. Hauek dira parte hartuko duten adituak: Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxekoa eta IJGFSko ohorezko argitaratzailea; Rogelio Pozo, AZTIko zuzendari nagusia; Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia; Juan Carlos Arboleya, Basque Culinary Centerreko irakaslea eta IJGFS aldizkariko argitaratzaileen burua; Morgane Dagot, Elsevier argitaletxeko argitaratzailea; Dani Lasa Imago komunitateko kidea eta IJGFS aldizkariko argitaratzaileen buru ohia, Jorge Ruiz, Extremadurako Unibertsitatekoa eta IJGFSko argitaratzaile elkartua; Charles Spence, Oxfordeko Unibertsitateko irakaslea eta IJGFSko argitaratzaile elkartua; Jozef Youssef, Kitchen Theoryko sukaldaria eta IJGFSko kidea; eta Julián Otero, Mugaritzeko I + G arloko kidea. Gainera, aurkezpenen ondoren, zientziaren eta gastronomiaren arteko elkarreraginaren etorkizunari buruzko eztabaida irekia egongo da, eta bertaratzen direnek hizlariei galderak egiteko aukera izango dute.         

Mintegiaren helburua, besteak beste, mundu zientifikoak zein gastronomikoak zientziaren eta sukaldaritzaren arteko elkarreragina nola alda dezakeen zehaztea izango da, eta horretarako aldizkariaren hainbat alderdi eztabaidatuko ditu, hala nola: ideia nola sortu zen, emandako pausoak, proiektuaren konplexutasuna, sarearen edo komunitatearen sorrera, jatetxeentzako eta mundu zientifikoarentzako dakartzan ondorioak, mundu akademikoa proiektuan sartzea eta inplikatzea edo aldizkariak Basque Culinary Centerrentzat duen garrantzia.

Horrez gain, IJGFS aldizkariko inpaktu-indizeak duen garrantziaren inguruan hitz egingo da. Bertan, parte-hartzaileek ikuspuntu teknikoak partekatuko dituzte, inpaktu-indizea indartzeko eta artikuluen kalitatea handitzeko ekintzak proposatzeaz gain. Azkenik, zientziaren eta sukaldaritzaren arteko harremanaren etorkizunari buruzko eztabaida irekia egingo da, eta eztabaidatu egingo da aldizkariak nola lagundu dezakeen harreman horretan eragiten.

portada international journal

International Journal of Gastronomy and Food Science

IJGFS, edo bestela esanda, Gastronomia eta Elikagaien Zientziaren Nazioarteko Aldizkaria, indexatutako argitalpena da, elikagaien zientziaren eta gastronomiaren arteko lotura esplizituki aztertzen duena. Hau da, elkarrekintza horren froga argiak dituzten artikuluak bilatzen ditu aldizkariak, eta zientzialariak zein sukaldariak animatzen ditu jatorrizko artikulu zientifikoak, iruzkinak eta sukaldaritza-lanak argitaratzera.

Sukaldariek, bakarka edo ikerketa-taldearekin batera, jatetxean egindako eta teknika, osagai, sormen-prozesu edo kontzeptuekin lotutako edozein sukaldaritza-lan kontzeptual edo metodologikori buruzko artikuluak bidal ditzakete, beren lanak ezagutza gastronomikoaren aurrerapenari egiten dion ekarpena argi eta garbi adieraziz.

Era berean, IJGFS aldizkariak gastronomiaren eta elikagaien zientziaren interakzio-eremu gero eta handiagoarekin lotutako alderdi guztiak aztertzen ditu, hala nola elikagaien zientziaren arloan gastronomiarekin lotutakoak (elikagaien kimika eta fisika, elikagaien teknologia, mikrobiologia, osagai berriak, osasuna eta nutrizioa, produktu berrien garapena…); janariarekin lotutako esperientzia sentsorialak (zentzumen-zientzia, pertzepzioa, lehentasunak, kimiostesia…); gastronomia-arloko berrikuntzak (sukaldaritzako kontzeptuak, sormena gastronomian, sukaldaritzako joerak, lan-sistemak eta -protokoloak, sukaldaritza-jarduera…); eta gastronomiaren etorkizuna (turismo gastronomikoa, gastronomiaren iraunkortasuna, gastronomiaren alderdi sozialak eta kulturalak, sukaldaritzako tradizioak…).

IJGFS aldizkariaren helburua janaria preziatzen eta gozatzen laguntzen duten elementu guztien berri ematea da. Gastronomian, antropologian, historia gastronomikoan eta elikagaien soziologian oinarri zientifikoa duten hezkuntza-programei buruzko ikerketa ere garrantzitsua da. Intereseko arlo guztiak lagungarriak termino zabal hori eta horrek zientzian eta gizartean dituen ondorio praktikoak hobeto ulertzeko.

Inpaktu-faktorea

International Journal of Gastronomy and Food Science aldizkariaren 2019ko inpaktu-faktorea edo inpaktu-indize deritzona 2,186 da. Inpaktu-indize historikoarekin alderatuta, 2019an International Journal of Gastronomy and Food Science % 65 baino gehiago hazi zen.

Inpaktu-faktorea argitalpen zientifiko baten garrantziaren neurria da, eta eragin handia du, ikerketa-argitalpen zientifikoak hautemateko eta ebaluatzeko moduari dagokionez, eta, oro har, bi urteko aldian oinarrituta kalkulatzen da. Journal Impact Trend Forecasting System aldizkariak plataforma ireki, garden eta zuzena eskaintzen die ikertzaile akademikoei, aldizkariaren eragina eta errendimendua iragartzen laguntzeko, jendetzaren jakinduriaren bidez. Journal Impact Trend Forecasting System aldizkariak algoritmo sekreturik, ezkutuko faktorerik edo atzerapen sistematikorik gabe erakusten ditu komunitateak bultzatutako datu zehatzak.  

Azken berriak