‘Zero gosea’ helburuaren garrantzia

Malnutrizioak eta goseak zuzeneko eraginak dauzkate pairatzen dituzten pertsonen ekonomian, eta pertsona horien gizarteetan. Geroz eta nutrizio kaskarragoa, orduan eta arrisku handiagoa gaixotasunak izateko, eta, horrenbestez, orduan eta aukera gutxiago komunitateetako diru sarrerak handitzeko eta ongizatea hobetzeko. Goserik gabeko mundu bat lortzeak izango lituzkeen ondorioak zeharkakoak lirateke gizarte garapenerako, baina eragin positiboa ekarriko liekete beste arlo batzuei; esaterako, ekonomiari, osasunari, hezkuntzari edo berdintasunari. Gosea da, beraz, gainerako helburu guztiak lortzeko traba nagusia.

Ezinbestekoa da munduko nekazaritza eta elikadura sisteman aldaketa sakonak egitea, baldin eta galarazi nahi badugu 2050. urtean goseak egotea 2.0000 milioi pertsona

‘Zero gosea’ ezaugarria beteko duen mundua izateko gakoak

Nahiz eta ezinbestekoa den nekazaritza eta elikadura sistema orokorrean egiturazko aldaketak egitea, eguneroko erabaki txikietan ere parte har dezakegu. Besteak beste, bertako nekazariek landutako produktuen kontsumoa bultza dezakegu, gure elikadura nutrizio onean oinarritu dezakegu, eta elikagaiak botatzeari aurre egiteko gidalerro jakin batzuei jarrai diezaiekegu.

Erronka horri aurre egiteko dugun konpromisoa

AZTIn, elikadura katean berritzaileak diren irtenbideak bilatzen ahalegintzen gara, pertsonen nutrizio hobea lortzeko eta kontsumitzen ditugun elikagaien iraunkortasuna handiagoa izan dadin.

Konpromiso hori, hain zuzen, honako aplikazio eremu hauetan ikusi daiteke AZTIren lanaren baitan: