Gizarte osasuntsuago eta jasangarriago baten alde lan egiten jarraitzeko motibatzen gaituzten errekonozimenduak
Azken berriak
2024ko memoria. Erantzuna zientzian dago
AZTI, Lighthouse Living Lab errekonozituta Europan, etorkizuneko elikaduran duen funtsezko zereginagatik
Lipiwell, AZTIren spin-offak Nutrition by Athletic Club bultzatzen du: zientzia eta kirola elkartuta, elikadura pertsonalizatua eraldatzeko
Berritzea dagoena hobetzea da, pertsonen eta enpresen beharrei erantzungo dieten aukera berriak eskainiz. Hori da AZTIn egiten dugun berrikuntzaren fokua, horrek mugiarazten gaitu eta profesional-talde handi batek horretan lan egiten du.
Batzuetan, lan hori aintzat hartzen da, eta horrek izugarri motibatzen gaitu. Iaz, zientziatik gizarteari egin genion ekarpena hainbat forotan aitortu zen. Hemendik eskerrak ematen ditugu (berriro) eta gizarte osasuntsuago eta iraunkorrago baten alde lan egiteko konpromisoa berresten dugu.
Hona hemen jasotako errekonozimenduak:
- AZTIk eta KU Leuvenek sortutako ENVIROSCORE ingurumen-impaktoa etiketatzeko sistemak Bizkaiko Foru Aldundiaren Esker ON saria jaso du. Sari honek ekonomia zirkularra bultzatzen duten eta Bizkaiak trantsizio berdean aurrera egiten duela erakusten duten ekimenak saritzen ditu.
- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Ura – Water kategoriako Lurra Bizkaia Sarien lehen edizioan AZTIk enpresen eraginkortasun hidrikoa hobetzeko egindako proiektuak eta enpresek aurrezpen eta ekoizpen ekoeraginkorra lortzeko egindako ekintzak aintzatetsi nahi izan ditu.
- AZTIk Kofradia-Itsas Etxea berrikuntza saria jaso du 2022an. Sari horiek baxurako arrantzaren sektoreak Euskadiko baxurako arrantza babestu, zabaldu edo bultzatu duten erakunde eta pertsonei egin nahi dien aintzatespena dira.
- AZTIk gidatutako MARLIT (POCTEFA) proiektua Ozeano Osasungarrien eta Itsasertz Erresilienteen kategoriako Proiektu Atlantikoaren Saria irabazi du, Atlantikoko Ekintza Planaren zutabeekin duen garrantziagatik, aurreikusitako edo lortutako lan-emaitza eta -metodoei dagokienez izan duen berrikuntzagatik, eta proiektuaren emaitzen iraunkortasunagatik eta beste estatu kide batzuetan egon daitekeen eskalagarritasunagatik.
- LIFE ECOFFEED (Technological solution for adequating coffee by-products as animal feed) proiektuan garatutako berrikuntzetako bat ‘innovation key’ gisa definitu du Europako Batzordearen Berrikuntza Radarrak.
- AZTIk garatutako elikagai batzuek ere, hainbat sari irabazi dituzte 2022an. Besteak beste, Ecolumber Group enpresaren Air Nuts hot chilli snack-ek Great Taste 2022 eta the Grocer’s New Product Awards 2022 (Savoury Snacks) sari britainiarrak jaso dituzte. Era berean, Yuït enpresaren nutrizio-oreka duen hauts-produktuak Expansión egunkariaren startup (Elikadura eta Agrotech kategoria) erako lehen permioa jaso du.