Athletic Clubek, AZTIko Elikadura eta Osasun arloaren lankidetza zientifikoarekin, nutrizio pertsonalizatuko proiektu bat jarri du abian, nazioarteko kirol-industrian aitzindaria, kirolaren praktika profesionalari lotutako nutrizio adimendunaren arloan erreferentziazko gune bat.

Smart Nutrition Lab ‘proiektua kontzeptu iraultzailea da, eta elikaduran, osasunean eta ongizatean egindako azken aurrerapenak biltzen dituen laborategi gastronomiko bat du, kirol-errendimendu profesionalari zuzenean aplikatuta, teknologia erabiliz eta datuen tratamendua eta aplikazioa ahalbidetuko duten esperientzia berriak garatuz.

nutricion personalizada

Lezama izango da proiektuaren ardatz nagusia, eta ezagutza eta teknologia berriak bateratuko dituen jantokiarekin hasiko da. Bertan, futbolari bakoitzaren denbora errealeko informazioa bilduko da banakako gomendioa bihurtzeko, futbolari bakoitzaren helburu eta behar zehatzetara egokituta.

Gune berritzaile honetatik, Klubeko osagile eta nutrizionista taldeak errendimenduarekin eta osasunarekin zerikusia duten aldagai guztiei buruzko informazioa bilduko du, eta datu horiek aztertuko ditu futbolarien errendimendua eta ongizatea hobetzeko asmoz.

Smart Nutrition Labek eliteko kirolariek gizartea hobetzeko sortutako ezagutza partekatu nahi du, beste arlo batzuetarako erabilgarria, kirol-industria osoari aplika dakizkiokeen esperientziak sortuz eta teknologiaren bidez profesionalen lana erraztuz.

Azken berriak