Dagoeneko abian da klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko kongresuaren VI. edizioa: Ficoban egingo da 2024ko urriaren 23 eta 24an
Azken berriak
Patudoak Bizkaiko golkoarekiko duen fideltasunaren lehen ebidentzia zientifikoa
Errealitate gordina negar egiteko bada ere, libre ere bihur zaitzake. Klima-aldaketari buruzko datu batzuk.
Uhinak 2024: 160 kongresukide eta 50 hitzaldi klima aldaketa eta itsasertzean dituen ondorioei buruzko eztabaida sakon baterako
- Gaur goizean kongresuaren batzorde antolatzailea bildu da Ficoban
- COP 28 konferentziaren oihartzunek eta AZTIk argitaratutako memoriak markatutako topaketa. Memoria horretan, alarma pizten da Bizkaiko Golkoko tenperaturaren eta itsas mailaren igoeragatik, olatuengatik eta uholde-arriskuengatik.
(Irun, 2023ko abenduak 18). «Klima-larrialdiari aurre egiteko eta komunikatzeko mugitzen gara». Horixe izan zen Uhinak-en bosgarren edizioko goiburua, eta oso baliagarria da oraindik ere klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuaren edizio berrirako. Hain zuzen ere, gaur goizean Batzorde Antolatzailearen bilerarekin hasi dira lehen urratsak egiten.
Kongresuaren datak baieztatzeaz gain, Batzorde Antolatzailea osatzen duten erakundeak dagoeneko hasi dira kongresuaren programa diseinatzen. Sektore publikoko, politikako, enpresako, teknikari-mailako eta teknologia- eta ikerketa-zentroetako adituak biltzen dira batzorde horretan.
Diziplina anitzeko eztabaida horren helburu nagusia da, aurreko edizioetan bezala, jakitea klima-aldaketaren aurkako neurriak hartu behar dituzten kudeatzaileek zer-nolako beharrak dituzten eta ikustea ea zer ekarpen egin lezakeen komunitate zientifiko eta teknologikoak konponbideak aurkitzeko. Eta horren guztiaren testuingurua izango da esperientziak trukatzea, jardunbide egokiak ezagutzea, mugaz gaindiko lankidetzaren bidez itsasertza kudeatzeko eta mantentzeko elkarlana bultzatzea, klima aldaketari aurre egiteko hartzen joan behar diren neurrien ondorioz enpresa-munduan aukera berriak eta sinergiak sortzea.
Uhinak zein ingurumen-testuingurutan gauzatuko den
8 urte joan dira, Uhinaken lehen edizioa egin zenetik. Eta kontua da klima-aldaketaren bilakaerak eta itsasertzean duen eraginak ez dutela aurrerapen positiborik izan.
AZTIk, Uhinak sustatu duen zentro teknologikoak, memoria oso bat argitaratu berri du, klima-krisiaren ondorioz ozeanoen eta haien baliabideen eraldaketa azkarrari eta aurrekaririk gabekoari buruzko datu garrantzitsuak ematen dituena. Bizkaiko golkoan egindako etengabeko neurketetatik ateratako ondorio nagusiak biltzen ditu txostenak, eta erakundeak zein herritarrak kontzientziatu nahi ditu berehala jarduteko beharraz, itsasoko eta lurreko bizitzan funtsezkoa den elementu bat babesteko.
“Klima-aldaketa ordezkari politikoen, adituen eta enpresen agendan izaten jarraitzea inoiz baino garrantzitsuagoa da orain: COP28an lortutako akordioa urrun dago guk espero genuena izatetik. Hala ere, onartzen du berotegi-efektuko gasen isuriak sakon, azkar eta modu iraunkorrean murriztu behar direla, industriaurreko mailen gainetik dagoen 1,5 ºC-ko berotze globala ez gainditzeko, eta Aldeei eskatzen die mundu-mailan, maila nazionalean, honako ahalegin hauek egiten laguntzeko: Parisko Akordioa eta akordio horren egoera, ibilbide eta ikuspegi nazional desberdinak kontuan hartuta “, esan du Guillem Chustek, AZTIko Itsas Ekosistemen Aldaketa Globalaren arloko koordinatzaileak.
Testuinguru horretan hartzen du garrantzi berezia Uhinak klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuak. Klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko itsasertza babesteko beharrezko neurriak hartzeko jarduerak eta konponbideak ezagutzeko topagunea. Klima-aldaketaren aurkako neurriak hartu behar dituzten kudeatzaileen beharrak ezagutzeko eta komunitate zientifikoak eta teknologikoak hori konpontzeko zer ekarpen egin dezakeen ikusteko gunea. Horrek guztiak esperientziak trukatzea eta jardunbide egokiak ezagutzea errazten duen testuinguruan, mugaz gaindiko lankidetzaren bidez itsasertza kudeatzeko eta mantentzeko lankidetza sustatzen du, baita sinergiak eta enpresa-aukera berriak sortzea ere, klima-aldaketari aurre egiteko arian hartu behar diren neurrien ondorioz.