Arrantzaren kudeaketa

AZTIn, Europako zein munduko arrantza ikerketarako zentro nagusiekin dihardugu lanean, itsas ingurunearen eta horko arrantza baliabideen iraunkortasunerako oinarri zientifikoak ezartzeko asmoz. Euskal ontzidiek munduko zeinahi itsaso edo ozeanotan ustiatutako espezie nagusien ezagutza eta ebaluazio integralean laguntzen dugu, modu eraginkor eta zuzenean.

Gure ikerketa lana nazioarteko erakundeen esparruan gauzatzen dugu; esaterako, honako hauekin: ICCAT, IOTC, ICES/CIEM, NAFO, STEFC eta abar, eta AZTIko ikertzaileak modu aktiboan ari dira horietan parte hartzen.

Kudeaketarako kontseilu zientifikoa osatzen ere modu aktiboan ari gara lanean. Hortxe oinarrituko dugu baliabideen eta arrantza jardueraren ustiapen iraunkorra, eta administrazioek euren kudeaketa erabakiak eta neurriak finkatuko dituzte, baliabideen egoeraren eta ontzidien ekonomiaren ezagutza zientifikoari erreparatuta.

Behaketa eta datuak

Arrantza sektorearekin lan egiten dugu bere jasangarritasunaren alde.

Arrantza Laginketaren eta Informazioaren Sarearen bidez, lehorreratzeei, bazterkinei eta harrapakinen ezaugarri biologikoei buruzko datuak biltzen ditugu; floten datu ekonomikoak eta espezie desberdinen salmenta prezioa, eta floten geolokalizazioa (ontzien kokapenari buruzko datu espazialak).

Gure adituek hainbat parametro biologikori buruzko informazioa lortzen dute (populazioaren egitura, hazkundea, ugalketa, heriotza-tasa naturala…) eta espezie komertzialen portaera (banaketa eta migrazioa).

Baliabide bizidunen ebaluazio eta kudeaketa integratua

Itsas-ingurunearen jasangarritasuna bilatzen dugu

Administrazio publikoari aholkua ematen diogu hainbat metodoren bidez stocken biomasa zuzenean ebaluatzeko kanpainak egitean (metodo iktioplanktonikoak, akustikoak, optikoak, etab. erabiltzen dira).

Stocken egoera ebaluatzeko (datu gutxi dutenak barne) metodología berriak erabiltzen ditugu, zeinek kontuan hartzen baitute espazio tenporala, espezieen aniztasuna, ustiatzen hainbat flota eta bere egitura ekonomikoa.

Baditugu kudeaketako eta harrapaketa-erregela desberdinetako agertokien simulazioa eta baita kudeaketa-erabakien inpaktu bio-ekonomikoa stocketan eta flotetan ebaluatzea baimentzen diguten erremintak.

Arrantza-sektoreko enpresekin joaten gara arrantza-kanpaina esperimentalak egitera Europako erregulazio berrietarako arrantza-jardueraren egokitzeko.

Kudeaketaren hurbilketa ekosistemikoa

Nazioarteko hainbat erakunderekin egiten dugu gure ikerketa-lana

Aldagarritasun naturalak eta klima-aldaketak arrantza-baliabideen dinamikari nola eragiten dioten ikertzen dugu. Simulatzen dugu zenbait espezie maila jakin batean ustiatzeak zer ondorio izan ditzakeen eta horrek zer eragin izan dezakeen espezie haiekin batera harrapatzen diren beste espezie batzuetan. Flotaren errentagarritasun-azterketak egiten ditugu, eta aholkuak ematen ditugu flotak araudien bilakaerara egokitzeko.

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta