Zure osasuna eta elikadura hobetu Tunacan ikertketa zientifikoan parte hartuz
Azken berriak
Uhinak kongresuaren VI. edizioak ozeanoen aurrekaririk gabeko eraldaketa azkarraren eta itsasertzean duen eraginaren erronkari helduko dio
Oarsoaldea Urdina 2024 Ideia eta Proiektu Lehiaketaren irabazleak iragarri dira
Teknologiak eta berrikuntzak elikadura osasungarrian duten eragina eztabaidagai, BRTA aliantzaren barruan
AZTIn, itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako zentro zientifiko eta teknologikoan, latako eta kontserbako arraina kontsumitzeak dakartzan onurei buruz Tunacan ikerketa egiten ari gara. Horretarako, 18 eta 65 urte bitarteko boluntarioak bilatzen ditugu (patologiarik eta elikadura-alergiarik gabe).
Índice de contenidos
Zer egin behar duzu?
- Bilboko, Zamudioko (Parke Teknologikoa) Vitoria-Gasteizeko edo Donostiako erreferentziako IMQ zentro medikora bi aldiz joan (azterketaren hasieran eta 4 hilabeteren ondoren), zure nutrizio- eta osasun-egoera ebaluatzeko erabiliko dugun odola ateratzeko.
- Zure ohiturei, jarduera fisikoari eta aurrekari mediko pertsonalei buruzko galdetegi bat bete (azterketa egin aurretik eta ondoren). Galdetegiak ordu erdi inguru iraungo dute, eta on-line egingo dira.
- Nutrizio-jarraibide espezifikoak jarraitu 4 hilabetez.
Zer onura lortuko dituzu?
Ikerketan parte hartzeak ez du ordainsaririk. Hala ere, zure metabolismoaren eta elikaduraren inguruan inguruan asko ikasteko aukera izango duzu. Zehazki, zera da jasoko duzuna:
- Mintzaren lipidomikaren azken belaunaldiko analisia, zure bilakaera eta emaitzen txostena adieraziko dituena
- Doako aholkularitza lau hilabetez, adituen nutrizio-gomendioekin
- Gomendio eta jarraibide horiek betetzen lagunduko dizun materiala (elikagai-taldeen gida, errezetak, menuak)
Gehiago jakin nahi duzu?
Prozesua eta onurak zehatzago azaltzeko eta zalantzak argitzeko, hitzaldi txiki bat antolatu genuen azterlanaren zuzendariarekin. Esteka honen bidez ikusi dezakezu.
Parte hartzea erabaki duzu?
Parte hartu nahi duzula erabaki baduzu, bete geldetegi hau. Baldintzak betetzen badituzu, harremanetan jarriko gara azterketan sartzeko.
Eta oraindik zalantzarik baduzu, idatzi ays@azti.es helbidera.
![Nutrición personalizada](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2021/11/Estudio-salud-consumo-de-pescado.jpg)