Infografia: arrantza-arteak Euskal Herrian
Azken berriak
Uhinak kongresuaren VI. edizioak ozeanoen aurrekaririk gabeko eraldaketa azkarraren eta itsasertzean duen eraginaren erronkari helduko dio
Oarsoaldea Urdina 2024 Ideia eta Proiektu Lehiaketaren irabazleak iragarri dira
Teknologiak eta berrikuntzak elikadura osasungarrian duten eragina eztabaidagai, BRTA aliantzaren barruan
Arrantza gizakiak egin duen jarduerarik zaharrenetako bat da, izan ere, itsasotik datozen baliabideak elikadura-iturri izan baitira historiaren hasieratik.
Ordutik, arrantza funtsezkoa izan da, bai gure kulturarentzat, eta baita gure ekonomiarentzat ere. Hasieran erabili ohi ziren lantza, sare edo tranpen moduko tresna primitiboetatik abiatuz, arrantzak eboluzionatu egin du, egungo arrantzontzi modernoagoak izateraino. Halaber, teknologia eta berrikuntza behar-beharrezkoak izan dira arrantza-komunitatearen baldintzak, harrapaketen errentagarritasuna eta itsasoko baliabideen jasangarritasuna hobetzeko.
Itsas ingurunean asko dira gaur egun erabiltzen diren arrantza-arteak, bai laket-arrantzan eta baita arrantza komertzialean ere. Beraz, oso garrantzitsua da arteok ongi ezagutzea, batetik gure kulturara hurbiltzen gaituelako, eta bestetik kontsumitzen dugun arrainaren jatorria hobeto ezagutzen lagundu gaitzakeelako.
Infografia honek euskal kostaldeko itsas ingurunean aurkitu ditzakegun arrantza-arte nagusiak aurkezten dizkigu. Ilustrazioak José Miguel Mayo artistak eginak dira, edukiaren ardura AZTIko Arrantza Kudeaketa Jasangarriaren saileko arrantza-datuen taldearena izan delarik. Infografia hiru bertsiotan aurkezten da (euskaraz, gaztelaniaz eta elebiduna), eta hauen helburua gure kostaldeko arrantzan (laket-arrantzan nahiz arrantza komertzialean) erabiltzen diren teknika nagusiak gizarteratzea da. Bertan itsasontzi eta txanku mota ezberdinen ilustrazioak ageri dira, arte bakoitzaren ezaugarrien deskribapen laburrekin batera.
AZTIren ekarpena arrantza-arteen inguruan
AZTIn arrantza-arteak baloratu, hobetu eta egokitzeko lan egiten dugu, teknologia, ekonomia edota biologia bezalako esparruetatik modu jasangarrienean jardun dezaten.
Irudia bereizmen gorenean nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@azti.es helbidera.