Ikerketa eta berrikuntza funtsezkoak dira gizartearen oraingo eta etorkizuneko desafioei aurre egiteko. Itsasoaren eta elikaduraren balio katea dinamizatzeko soluzio berritzaileak garatzen jarraitzeko xedearekin, AZTI zentro teknologikoak bere burua berrasmatu du, etapa berri honetako erronka berriei aurre egiteko.

Aro berri bat abiarazi dugu, BRTA-Basque Research and Technology Alliance aliantzan sartuta; lankidetza horren bitartez, eskua luzatzen diogu euskal ekosistema teknologiko osoari, elkarlanerako guneak indartzeko. Gure asmoa da elikaduraren eta itsasoko baliabideen sektoreko eragileen aliatuak izaten jarraitzea, eta, aldi berean, teknologiaren transferentzia, garapen jasangarria eta ingurune naturalak zaintzea sustatzea.

Etapa berri honetarako, markaren irudi berria estreinatzen dugu, gure jatorrizko muinarekin konektatzen duena, ezagutza zientifikoa irtenbide teknologiko aurreratu bihurtu dadin. Baina, gainera, etorkizunerantz proiektatzen den marka bat da, irismen luzeko begirada batekin, desafioei aurrea hartu eta ekosistemen eta ingurumenaren iraunkortasuna babestea bermatzeko.

AZTIk bere ezaugarri nagusiak indartuz ekien dio bere historiako kapitulu berri honi: giza talde oso kualifikatua eta ezagutza zientifikoaren abangoardiakoa; bokazio berritzailea, zientzia eta irudimena uztartuz, irtenbide sortzaileak garatzeko; eta eraldaketarako grina, enpresei beharrezko tresnak emateko, garapen teknologiko jasangarria eta gizartearen ongizatea sustatu dezaten.


Azken berriak