2023ko itsasaldi-taulak
Azken berriak
Mikrotomoa: itsasoa geruza finetan mozten zuen erreminta
AZTIk itsas zientzia ezagutzera gonbidatzen du urriaren 18an Pasaian egingo duen ate irekien jardunaldian
Zientzia zahartze osasungarria sustatzeko
Bilboko eta Pasaiako 2023ko mareen taulak pdf formatuan deskargatu.
Urtero bezala, itsasaldi-taulak aprobetxatzen ditugu AZTIn ikertzen ditugun hainbat eremu ezagutzera emateko. Oraingo honetan, ekosistema-zerbitzuak aukeratu ditugu, hau da, ekosistemek giza ongizateari egiten dizkioten ekarpenak eta gure bizi-kalitateari onurak ematen dizkiotenak. Hiru motatakoak izan daitezke:
- Hornikuntza-zerbitzuak: ekosistemako organismo bizidunetatik edo bizigabeetatik datozen onura materialak dira. Adibidez: elikagaiak, edateko ura, olatuen energia…
- Erregulazio- eta mantentze-zerbitzuak: ekosistemen funtzio erregulatzaileari esker lortutako onurak dira. Ekosistema horiek ingurumena moderatzen dute, eta gizakiaren osasunari eta segurtasunari eragiten diote. Adibidez: klimaren erregulazioa, mantenugaien birziklapena, higaduraren kontrola…
- Kultura-zerbitzuak: ongizatearekin, balioekin, espiritualtasunarekin edo ezagutzarekin lotutako onura immaterialak dira. Horren adibide dira jolas-jarduerak, tradizioak eta abar.
