2023ko itsasaldi-taulak
Últimas noticias
AZTIk egindako ikerketa batek izokinen, aingiren eta itsas amuarrainen onura kultural eta ekologikoak balioetsi ditu
F4F – Expo FoodTech-ek doitasunezko nekazaritza, adimen artifiziala eta dietaren pertsonalizazioa markatzen ditu FoodTech-en joera nagusi gisa
Guztiak garrantzitsuak. 4 infografia Kantauri isurialdeko ohiko espezieak identifikatzeko
Bilboko eta Pasaiako 2023ko mareen taulak pdf formatuan deskargatu.
Urtero bezala, itsasaldi-taulak aprobetxatzen ditugu AZTIn ikertzen ditugun hainbat eremu ezagutzera emateko. Oraingo honetan, ekosistema-zerbitzuak aukeratu ditugu, hau da, ekosistemek giza ongizateari egiten dizkioten ekarpenak eta gure bizi-kalitateari onurak ematen dizkiotenak. Hiru motatakoak izan daitezke:
- Hornikuntza-zerbitzuak: ekosistemako organismo bizidunetatik edo bizigabeetatik datozen onura materialak dira. Adibidez: elikagaiak, edateko ura, olatuen energia…
- Erregulazio- eta mantentze-zerbitzuak: ekosistemen funtzio erregulatzaileari esker lortutako onurak dira. Ekosistema horiek ingurumena moderatzen dute, eta gizakiaren osasunari eta segurtasunari eragiten diote. Adibidez: klimaren erregulazioa, mantenugaien birziklapena, higaduraren kontrola…
- Kultura-zerbitzuak: ongizatearekin, balioekin, espiritualtasunarekin edo ezagutzarekin lotutako onura immaterialak dira. Horren adibide dira jolas-jarduerak, tradizioak eta abar.
