2020ko memoria
Últimas noticias
Klimaren aldeko eskualdeak: Ipar Euskal Herriko kostaldean uholde eta higadura arriskuetarako irtenbide berriak probatuz
Zientziak elikagaien eta edarien ingurumen inpaktua neurtzen duen ENVIROSCORE algoritmoa abalatzen du
Ekonomia urdina Oarsoaldea bultzatzeko
Aurrekaririk gabeko erronka bat planteatu zuen 2020k, eta, jakina, horrek ere bete-betean eragin zuen AZTIren jardueran. COVID-19 pandemiak disrupzio globala suposatu zuen. Horren ondorioz, aldaketa koiunturalak gertatu ziren gizartean, eta etorkizunera bidaia bizkorra egin genuen gizarte moduan, jada jasaten ari ginen egiturazko aldaketa jakin batzuetan.
Hala ere, enpresen eta biztanleriaren konfinamenduak ez zuen esan nahi gure jarduera zientifikoa geldiarazi genuenik. Aitzitik, AZTIn inoiz baino gehiago egin dugu lan inpaktu handiko zientziaren eta teknologiaren bidez pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatzen.
Gure 2020ko memoria horren erakusgarri da. Nazio Batuen jasangarritasun-helburuekin lerrokatuta, gizarte osasuntsu, iraunkor eta osoa lortzen laguntzen jarraitzeko bultzatu ditugun ekintza batzuen adibide bat.
