U-BAI FAKTORIA eta AZTI elkarlanean arituko dira Urdaibaiko garapen ekonomiko eta enpresariala bultzatzeko asmoz
Azken berriak
Gliderak: itsasoa behatzeko teknologia aitzindaria
Proiektu pilotu batek Kantauri itsasoan hegalaburraren arrantza berreskuratzea du helburu
"Etorkizuneko elikadura: estrategia geopolitikoak eta jasangarritasuna elikagai-katean" jardunaldia izango da Bilbon
- AZTIk eta U-Bai Faktoriak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Urdaibaiko eskualdean garapen ekonomikoa eta enpresariala bultzatzeko
- Hitzarmenak konpromiso zehatzak biltzen ditu, hala nola harreman-sareen arteko sinergia sustatzea, enpresa-ekimenak identifikatzea eta ebaluatzea, aholkularitza teknikoa eta zientifikoa eskaintzea, eta berrikuntza irekiko erronketan lankidetzan aritzea.
Busturialedea, 2024eko apirilak 4. -U-BAI Faktoria eta AZTI-k, Urdaibai-Busturialdeko enpresa sustapen elkarteak, eta itsas zientzien eta elikaduraren arloko lidergoa duen AZTIk, lankidetzahitzarmena sinatu dute eskualdeko ekintzailetza ekosistema indartzeko.
Hitzarmen estrategiko honek bi erakundeen arteko aliantza sendoa ezartzen du, Urdaibaiko garapen ekonomiko eta teknologikoa bultzatuko duten ekimen enpresarial berritzaileak identifikatu, aztertu eta potentzialki inbertitzeko helburuarekin.
U-BAI Faktoriako lehendakari den Ibon Mirandaren arabera, “hitzarmen hau gure eskualdea lehiakorrago bilakatzeko eta inbertsioak erakartzeko urrats garrantzitsua da, bereziki itsas zientzien eta elikaduran bezalako sektoreetan”. Bestalde, AZTIko zuzendari nagusi den Rogelio Pozok azpimarratu du “gure kontaktu sareen eta tokiko ekosistema enpresarialaren arteko sinergiak Urdaibaiko proiektu berritzaile eta jasangarrien garapenerako aukera berriak zabalduko ditu”.
Hitzarmenak konpromezu zehatzak barne hartzen ditu: kontaktu sareen arteko sinergiak bultzatzea, ekimen enpresarialak identifikatu eta ebaluatzea, aholkularitza tekniko eta zientifikoa eskaintzea eta “berrikuntza irekiko”erronketan lankidetzan aritzea bezala. Bi aldeak modu kolaboratiboan lan egiteko konpromezua hartzen dute, hitzarmen honetan ezarritako helburuak lortzen lagunduko duten informazioa eta baliabideak partekatuz.