Datu bilketa Arrantza Politika Bateratuaren (EAP) funtsezko alderdi bat da. Aholkularitza zientifikoa egiteko beharrezkoa den informazioa ematen du, horretan oinarritzen baita Europako flotek ustiatutako arrantza baliabideen kudeaketa. Datu bilketa arautzen duen Europako esparrua DCMAP- Data Collection Multiannual Plan deitzen da (Batzordearen 2016/1251 Betearazpen Erabakia eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/1004 Erregelamendua).

AZTI  itsas-ekosistemaren eta bere baliabideen ustiapenaren egoerari buruzko datuak biltzeaz arduratzen da, euskal flota eta euskal portuetan egindako lehorreratzeei dagokienean. DCMAPek ezarritako betebeharrei erantzuteko, gure lan programak honako zeregin hauek jasotzen ditu:

  • Arrantza komertzialari dagozkion aldagaien laginketak egitea (harrapaketak, esfortzua, etab.), portuetan eta itsasoan, arrantza sektoreak berak jasotako informazio-bilketa barne (arrantza-egunkariak, lehen salmenta-oharrak, etab.).
  • Espezieen parametro biologikoen laginketa (luzera, pisua, adina, sexua, heldutasuna).
  • Itsasoan kanpaina zientifikoak egitea.
  • Itsasoko laket-arrantzaren laginketa.
  • Jasotako informazio guztia aztertzea eta urteko laginketa-planak ezartzea.
  • Laginketaren koordinazio nazionala eta nazioartekoa.
  • Stock-aren ebaluaziorako lanketan aritu ohi diren nazioarteko lan-taldeek behar duten oinarrizko informazioa prestatzea (luzeraren araberako harrapaketak, adinaren araberakoak, eta abar).

Datu zientifikoen analisien bidez arrantza-baliabideen eta jardueren ustiapen jasangarria lortzen laguntzen dugu.

Aplikatzeko sektoreak

  • Administrazio publikoak eta erakunde ofizialak.
  • Arrantza sektorea.
  • Gizartea.

Onurak

  • Arrantza sektoreko datuak biltzeko, kudeatzeko eta erabiltzeko Europako Esparruaren (DCMAP) eskakizunei erantzutea.
  • Ondorengo elementuen ebaluaziorako beharrezkoa den informazioa ematea:
    • arrain-populazioen egoera,
    • arrantza-floten egoera sozioekonomikoa,
    • arrantzak ekosisteman dituen ondorioak,
    • arrantza kudeatzeko neurrien eragina.
  • Datu zientifikoen analisien bidez, arrantza baliabideen eta jardueraren ustiapen jasangarrian laguntzea.

Esperientzia egiaztatua

  • Diziplina anitzeko taldea.
  • Arrantza sektoreko datu-bilketan esperientzia 1986tik.
  • Europako Arrantzako Datu-bilketa  Esparruan parte hartzea, 2002an hasi zenetik.
  • Arrantza-erregelamenduak lantzeko eskualde-mailako erakundeetako lan-taldeetan parte hartze aktiboa izatea (ICES, ICCAT edo IOTC, besteak beste).

Deskargatzeko eskuragarri dauden Protokoloen gidak

Arrantza komertziala

Laginketa itsasoan:

Laginketa portuan

Laginen kudeaketa

Datuen kudeaketa

Itsasoko laket-arrantza

Ebaluazio zientifikoko kanpainak

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta