Kontsumitzaileen ikerketetan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Saria dute!
Azken berriak
Gliderak: itsasoa behatzeko teknologia aitzindaria
Proiektu pilotu batek Kantauri itsasoan hegalaburraren arrantza berreskuratzea du helburu
"Etorkizuneko elikadura: estrategia geopolitikoak eta jasangarritasuna elikagai-katean" jardunaldia izango da Bilbon
AZTIn, itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako zentro zientifiko eta teknologikoan, produktu berriak garatzean, produktu hori erabili edo erosiko duen pertsonarengan pentsatu behar dela uste dugu. Horregatik, beti ari gara boluntarioen bila, kontsumitzaileen benetako beharrei erantzungo dieten produktuak eta zerbitzuak sortzen lagun diezaguten.
Nolako ikerketak egiten ditugu?
- Dastatzeak
- Focus groups (eztabaida-taldeak)
- Inkestak
- Online komunitateak
- Neuromarketin-azterketak
Zein formatotan egiten dira?
Bai online bai aurrez aurre.
Zer profil bilatzen ditugu?
Guztiak: edozein adin (adingabeak baimena beharko dute), sexu edo eskualde (Espainiaren barruan).
Ikerketa guztiak dira sarituak?
Bai. Haborokina ahaleginean eta iraupenean araberakoa izango da.
Nola parte har dezakezu?
Bete formulario hau gure datu-basean sartzeko oinarrizko datu batzuekin, eta martxan ditugun azterlanen arabera jarriko gara harremanetan.
Zalantzarik izanez gero, konsum@azti.es helbidean ere jar zaitezke harremanetan.
Parte aktiboa izan nahi duzu etorkizuneko produktuen garapenean? Zure zain gaude!