Jardunaldia lasta-urari buruzko nazioarteko hitzarmenaz, abenduan, Bilboko Portuan
Últimas noticias
INKUBA SAREA, start-up eta FoodTech enpresak bultzatzeko mugaz gaindiko sarea
Itsas espezieak babesteko eta arrantza intzidentala murrizteko teknologia
2022ko memoria. Erantzuna zientzian dago
(Santurtzi, 2018ko azaroaren 8a) RETOLASTRE, “Lasta-urari buruzko nazioarteko hitzarmena: aplikazioa eta erronkak” II. Jardunaldia egingo da Bilboko Portuan abenduaren 10ean. Bilboko Portuko Agintaritzak eta AZTIk antolatzen dute saioa, eta hauei dago zuzendua: hitzarmen horren aplikazio eta erronken berri izan nahi duten portu-sektoreko enpresei eta teknologia- zein trebakuntza-zentroei.
Portuko Agintaritzak eta AZTIK antolatzen dute jardunaldia, eta doakoa da; helburua, berriz, hau du: erantzutea agintari eskudunen artean nahitaez bete beharreko hitzarmen horrek sortzen dituen zalantzei. Espezie inbaditzaileak itsaso batetik bestera ez garraiatzea du xede hitzarmenak, eta 50.000 bat merkantzia-ontziri eragingo die. Ituna aplikatzearen kostua, berriz, 100.000 milioi dolarrekoa izango da, Nazioarteko Nabigazio Ganberaren arabera (ICS).
Horregatik, erronka eta aukera handiak dituzte itsas sektoreak eta teknologia- zein trebakuntza-zentroek, eta guztiak izango dituzte aztergai ekitaldian.
Izena emateko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta toki-kopurua mugatua da.
http://old.azti.com/retolastre/inscripcion/