Aurten ere, Bilboko itsasadarraren berreskuratze-egoera ezagutzeko laginketa egin dugu
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
Urriaren 9an eta 10ean, EKOCEAN Explorer ontzian, AZTIko Itsas Ikerketako talde batek Bilboko itsasadarra eta Abra zeharkatu genituen, Bilboko itsasadarraren berreskuratze-egoerari buruzko urteko azterketaren lehen atala burutzeko. Fase honetan, arraste-sareko laginketa egin da, eta, horretarako, harrapatutako arrainen gaineko estresa ahal den neurrian minimizatu da. Arrain gehienak bizirik itzuli ziren uretara.
Bi egun horietan, 20 arrain-espezie identifikatu ziren ontzian, eta 738 ale neurtu ziren. Nabarmendu behar da erabili dugun lan-metodoari esker jakin daitekeela arrainen heriotzaren arrazoia. Hala, arrantza bazterkinen ondorioz hil diren arrainak jakinda, datu eta indize ekologikoen zehaztasun handiagoa lortzen dugu. Indize horiek, ingurumen-uzentarauek Europan zehar aplikatuak, Estatu Kideek baliozkotu eta onartu dituzte ofizialki, hainbat urtez elkarri kalibratzeko ariketak egin ondoren.
Aste gutxi barru, kalitate-indizearen emaitza zehatza ezagutuko dugu, baina eskura ditugun datuek adierazten dute hondoko komunitateek egoera onean jarraitzen dutela, eta hori, neurri handi batean, saneamendu-ekintzen ondorio izan da.
Laginketaren ondoren, espezieen ugaritasunari buruzko 30 urtetik gorako datuen azterketa estatistikoa egingo da. Gainera, Itsasadarraren eta Abraren ingurumen-osasuna monitorizatzeko, PiE-UPV/EHUren (Plentziako Itsas Estazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea) laguntza dugu 2011z geroztik. Laborategietan, mihi-arrain batzuen ehunak aztertuko dituzte, gibelean edo ugaltze-aparatuan patologiarik duten egiaztatzeko. Era berean, Pasaiako AZTIko laborategian odol-laginak aztertuko dira konposatu toxikoek kromosometan duten eragina aztertzeko.Horrek guztiak sedimentuarekin harreman handiena duten arrainen osasun-egoera zein den jakiten lagunduko du. Izan ere, industrializazio-hamarkadetan zehar, metal astunak eta konposatuak pilatu dira, eta horiek kalte kronikoa egin diezaiokete estuarioko faunari, gaixotasunak sortu edo ugaltzeko ahalmenari.
Laginketa-kanpaina horietan hainbat hamarkadatan parte hartu duten adituek lortutako jakintzak aurrera egiten jarrai dezake, AZTIko taldean duela gutxi sartu diren espezialista batzuk taxonomian trebatu baitira.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak finantzatutako azterlan honek 80ko hamarkadaz geroztik egin du aurrera, eta, jarraipen eta koherentzia metodologikoagatik, funtsezkoa izan da estuarioaren ingurumen-egoeraren bilakaera ezagutzeko.
Ikusi nahi duzu argazkietan nola aldatu den itsasadarraren egoera? Deskargatu txosten hau Bizkaiko Ur Partzuergoaren irudiekin.