AZTI, zalantzarik gabe, konprometituta dago Nazio Batuek genero berdintasuna eta neska eta emakume guztien ahalduntzea lortzeko erronkarekin, pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatuz.
Zinez uste dugu gure taldeen aniztasunak, lidergo inklusiboko estiloarekin batera, lagundu egiten digula gizarte osasuntsu, iraunkor eta oso bat lortzen. Horregatik, aniztasunaren kudeaketa eta inklusioa gure DNAren parte dira.
AZTIk lantalde feminizatua du, izan ere, gure taldearen % 58 emakumeak dira: goi mailako ikertzaileak eta zientzialariak dira, eta gehienak doktoreak.
5. GIH-ari egiten diogun ekarpena: genera berdintasuna
- Kontziliazio neurriak: AZTIk kontziliaziorako hainbat neurri, onura eta laguntza eskaintzen ditu, pertsonen bizi kalitatean oinarritutako gizartea eraikitzen laguntzeko, emakumeei eta gizonei aukera berdinak lehenetsiz.
- Lanaldi murrizketak, aitatasun eta amatasun baimenak, bularreko haurra zaintzeko erantzunkidetasuna, ordutegi malgutasuna, lizentziak eta baimenak benetan erabiltzea sustatzen du.
- Telelana errazten du egoera zehatz eta jakinetan, norberaren eta lanaren arteko kontziliazioa errazteko.
- Aukera berdintasuna sustatzen dugu, eta, zehazki,gizonen eta emakumeen arteko tratu berdintasuna, enplegurako sarbideari, prestakuntzari, sustapen profesionalari eta lan baldintzei dagokienez.
- Kontratazioa: ez du soldata desberdintasunik ezartzen langileen kontratazioan, sexuaren, erlijio sinesmenen edo bestelakoen arabera.
- Langileak biltzea eta hautatzea: profesionalik onenak aukeratzen ditu, hautagaien meritu eta gaitasunetan oinarritutako hautapenaren bidez, lanpostu bakoitzerako behar diren ezagutza, jarrera, trebetasun eta konpetentzien arabera, hautagaiak identifikatzeko eta ebaluatzeko prozeduren bitartez.
- Prestakuntza: profesional bakoitzaren prestakuntza eta trebakuntza bermatzen du, egungo eta etorkizuneko lana behar bezala garatzeko behar diren ezagutzei eta trebetasunei dagokienez.
- Baztertu egiten ditu jazarpen oro –fisikoa, sexuala, psikologikoa, morala edo beste batzuk–, baita ere laneko agintekeria eta pertsonen eskubide pertsonalekiko larderiazko edo irainezko giroa sortzen duen beste edozein jokabide.
- Komunikazioa: aukera berdintasunaren printzipioa sustatzen du, bereizkeriarik gabeko kultura garatuz, barneko eta kanpoko komunikaziorako hainbat ekintzaren bidez:
- Berdintasunari buruzko mezuak jakinaraztea intranetaren bidez; eta barne komunikabideak erabiltzea horretarako.
- Konnotazio sexistak dituzten irudiak baztertzea.
- Hizkuntza eta irudiak modu inklusiboan erabiltzea webgunean, intranetean, aldizkarietan, liburuxketan, iragarkietan eta abarretan.