• AZTIk egindako txosten honetan arrantza produktuen egoera globala eta kategorien araberakoa aztertu da, baita azken 7 urteetako per capita kontsumoaren eta gastuaren banaketa ere.

(Derion, 2018ko azaroaren 14ean) AZTIk, 2011tik 2017ra bitarteko arrantza kontsumoa aztertzen duen joera txosten bat garatu du. Ikerketa hau “Euskoarrain: EAEko arrantza eta akuikulturako produktuen komertzializazioari laguntza“ eta “Merkatun: “Atunaren merkaturatzerako balio erantsi handiko formatu eta aurkezpen berriak” proiektuen baitan garatu da eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak finantzatu du, Europar Batasuneko Itsas eta Arrantzaren Funtsaren bitartez.

euskadiko_arrantza_kontsumoa

TXOSTEN OSOA HEMEN IRAKURRI DEZAKEZU

Datuek diotenez, arrantza produtuek garrantzia nabarmena izan dute EAEan 2017an, bataz beste, 30 kilogramo per capita kontsumitu baitziren (estatuko batazbestekoa baino 6,25kg gehiago) eta honek, urteko batazbesteko 266€ko per capita gastua ekarri du (estatuko batazbestekoa baino 69,3€ gehiago).

Aztertutako kategoria ezberdinen artean, arrain freskoan egin dute euskal herritarrek gasturik handiena, urteko gastu totalaren %49a. Itsaski eta moluskuek, berriz, gastuaren %24a suposatzen dute eta hirugarren postuan arrain eta molusku kontserbak legozke gastuaren %21 suposatuz. Arrain izoztua azken postuan kokatzen da gastuaren %6arekin. Arrain eta molusku kontserbak nabarmentzen dira gainerako produktuen gainetik, goranzko portaera erakusten baitute, 2011-2017 aldian kontsumoa %17 eta gastua %37 igo direlarik.

Kontsumoak behera eta gastuak gora.

Beherazko tendentzia egiaztatu da especie gehienen kontsumo eta balorean eta bereziki, erauzketa arrantzatik datozenetan. Bestalde, gastu totala %4 hasi da denboraldi berean prezioen gorakada, Euskadiko KPIaren igoera eta kontserba eta produktu tranformatuen eskaeraren handitzea (produktu freskoa baino kg/precio garestiagoa) dela eta, kontsumoaren beherakada amortizatuz.

Azken berriak